CyD Leonesa - Bilbao Athletic
Jardunaldia 3

CyD Leonesa - Bilbao Athletic

CyD Leonesa
CyD Leonesa
52
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 17' Kawaya
  • O. Sancet 31'85'

KokapenaReino de León , León

Bilbao Athleticek ligako lehen partidua galdu du Leonen

Sanceten bi golak ez dira nahikoa izan markagailuari buelta emateko eta Joseba Etxeberriaren taldeak lau punturekin jarraitzen du hiru jardunaldiren ostean

undefined

Bilbao Athleticek 5-2 galdu du Cultural Leonesaren aurka, Reino de Leonen jokatutako Bigarren B mailako II. taldeko hirugarren jardunaldian. 15. minutuan izan du Athleticek lehenengo abagunea, eskuin hegaletik Morcillok egin duen erdiraketa bati esker, baina etxeko taldearen defentsak kornerrera bota du baloia. Hain zuzen ere, korner horren kontraerasoan heldu da Culturalen gola: Ezkietak ezin izan du Kawayaken jaurtiketa gelditu.

Lehen ordu erdia igarota lortu du Sancetek berdinketaren gola: nahasi egin da area barruan eta ezker oinarekin jaurtiketa indartsua egin du penalti puntutik. Berdinketak hiru minutu baino ez ditu iraun markagailuan, Luquek gola sartu baitu 34. minutuan. Bi eta batekoarekin iritsi da partidua atsedenaldira, talde zuri-gorria atzetik.

Bigarren zatiko 55. minutuan iritsi da Culturalen hirugarren gola: Dionik eskuin hegaletik jaso du baloia eta area barrutik egindako jaurtiketa indartsu batekin zulatu du Ezkietaren atea. Gudiñok 4-1koa sartu du berdegunera sartu bezain laster, 58. minutuan. Markagailuko aldea murrizten saiatu da Bilbao Athletic, baina ez du gola egiteko abagune argirik eduki. 79. minutuan etxeko taldearen aldeko penaltia adierazi du epaileak eta Dionik ez du hutsik egin. Norgehiagoka bukatzeko bost minutu falta zirenean iritsi da Sanceten bigarrena: area kanpotik jaurtiketa ikusgarria egin du erdilariak eta baloiak Leandroren atea zulatu du langa ikutu ondoren. Horrela bukatu da partidua, 5-2ko markagailuarekin.

Joseba Etxeberriaren taldeak Salamanca izango du aurkari datorren asteburuan Lezaman, ligako 4. jardunaldian.

FITXA TEKNIKOA:

Cultural y Deportiva Leonesa: Leandro, Ivan Gonzalez (k), Alfonso M.C. (Montes Arce 60’), S. Marcos, Kawaya (Gudiño 57’), J. Castañeda, Dioni (Sergio Benito 83’), Aitor, J. Luque, Theresin eta Dani Pichin.
Bilbao Athletic: Ezkieta; Sillero (k), Murua (Areso 56’), Vivian, Rojo; Vencedor, Sancet, San Bartolome; Cordoba (Baque 71’), Zarraga (Artola 64’) eta Morcillo.
Golak: 1-0: Kawaya 17’, 1-1: Sancet 31’, 2-1: Luque 34’, 3-1: Dioni 55’, 4-1: Gudiño 58’, 5-1: Dioni 79’, 5-2: Sancet 85’.
Epailea: Ruiz Alvarez (Asturiarra). Cultural Leonesaren lerroetan Ivan Gonzalez eta Alfonsori erakutsi zien txartel horia; Bilbao Athleticen Oihan Sancetek ikusi zuen txartel horia.