
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2019-20
- Arenas Club - Bilbao Athletic
Arenas Club - Bilbao Athletic


- Artola 53'
- Luengo 88'
KokapenaFadura , Getxo
Bilbao Athletic lehen postuan jarri da
Elkarren segidako laugarren garaipena lortu du Arenas Cluben aurkako derbian 1-2 irabazteari esker

Athletic Clubeko bigarren taldeak elkarren segidako laugarren garaipena pilatu du, Bigarren B Mailako II. Multzoan, aurtengo denboraldiko bere lehen derbi bizkaitarrean Arenas Club 1-2 mendean hartuta, Artolak eta Luengok buruz sartutako golei esker. Emaitza honen arabera, Bilbao Athletic multzoko lehen postuan egongo da zazpigarren jardunaldi hau amaitzean biharko emaitzak ere aintzat hartuta.
Lehen zatian bi taldeak aurkariaren areara behin baino gehiagotan heldu dira baina markagailua zabaltzeko aukera handirik sortu gabe. Bigarren zatiaren hasiera ildo horretatik joan arren, lehoikumeak derbian aurreratu dira 53. minutuan, Artolak buruz sartu ondoren Morcillok ezker hegaletik egindako erdiraketari esker. Harrezkeroztik, Arenas Club jo ta ke ibili da berdinketaren bila, eta 77. minutuan bere helburua lortu du Frauren burukada baten bitartez. Hala ere, Joseba Etxeberriaren jokalariek ez dute amore eman, eta anbizio horri esker saria heldu da behin betiko 1-2koaz; Vencedorrek kornerra jaurti eta Luengok buruz gola sartu du.
Datorren asteburuan, Bilbao Athleticek beste derbi bizkaitar bati egingo dio aurre, oraingoan SD Amorebietaren kontra Lezamako instalazioetan.
FITXA TEKNIKOA
Arenas Club: Aulestia, Ibarba, Kaiser, Ian Uranga (k), N. Matador, Parra (Unai 68′), Etxaniz (Aitor Ramos 83′), T. Frau, Theo (Vidal 54′), J. Zarzo eta Borg.
Bilbao Athletic: Ezkieta; Areso, Sillero (k), Luengo, Rojo; Vencedor, Victor (Bernaola 63′), Zarraga; Artola, Baque (Urain 80′) eta Morcillo (Salado 72′).
Golak: 0-1: Artola 53′, 1-1: Frau 77′, 1-2: Luengo 88′.
Epailea: David Lopez Jimenez (Kataluniar). Txartel horiak: Theo, Parra, Vidal eta Uranga; Vencedor, Areso eta Artola.
Hamaikakoan

Aulestia
Ibarbia
Kaiser
Ian Uranga
Matador
Parra
Etxaniz
T.Frau
Theo
J.Zarzo
Borg
Ordezkoak
J.Vidal
Unai
Aitor Ramos
Carrio
Urkiza
Polanco
Marcos
Entrenatzaileak
Javier Olaizola

Arenas Club
Hamaikakoan
