08. Jardunaldia

Bilbao Athletic3 : 3Amorebieta

Vencedor47'
Baqué48'
Artola60'
Beñat33'
Rementeria43'
Orozko61'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
2019-10-12
Ordua
16:00
Data eta ordua
2019-10-12 - 16:00

Bilbao Athleticek meritu handiko puntua lortu du

Joseba Etxeberriaren taldeak buelta eman dio atsedenaldiko 0 eta 2ko markagailuari eta 3-3 berdindu du SD Amorebietaren aurka

2019ko urr. 12a18:17

Athletic Clubeko filialak bost jardunaldi daramatza partidurik galdu gabe 2.B mailako II. multzoan, SD Amorebietaren aurkako Bizkaitarren arteko derbian 3-3 berdindu ostean Vencedorrek, Baquek eta Artolak bigarren zatiaren hasieran sartutako golei esker.

Derbia oso parekatua hasi da, gol arriskurik gabe area bietan. Lehenengo ordu erdia pasatuta, lehenengo gola jaso du Bilbao Athleticek, korner baten irteeran Micalo lesionatuaren lekua hartu duen Garrok lurretik sartutakoa. Atsedenaldiaren aurretik, 42. minutu inguruan, bigarren gola jaso du etxeko taldeak. Eskumaldetik egindako erdiraketa Ezkietak urrundu du baina aldaratzean Rementeriak sartu du gola.

Bigarren zatiak hasiera ikaragarria izan du Bilbao Athleticek sartutako hiru golekin, 46. eta 58. minutuen artean. Vencedorrek zuzeneko falta jaurtiketa batekin, Baquek buruz eta Artolak Saizarren aldaratzea aprobetxatuz sartu dituzte zurigorrien golak. Baina markagailuan aurretik ipini eta minutu gutxira, Athletic Clubeko filialak hirugarrena jaso du Orozkoren bitartez behin-behineko hirunakoa utziz markagailuan.

Hurrengo asteburuan Bilbao Athleticek Irungo Gal futbol zelaian jokatuko du Real Unionen aurka denboraldiko 9. Jardunaldian.

FITXA TEKNIKOA

Bilbao Athletic: Ezkieta; Sillero (k), Vivian, Luengo (Areso 46′), Rojo; Vencedor, Zarraga, Salado (Victor 46′); Artola, Baque (Ewan 83′) eta Morcillo.
SD Amorebieta: Saizar, Arregi, Mikel Alvaro, Iker Seguin (k), Zarrabeitia (Aldalur 70′), Lozano, Salazar (Ekain 65′), Rementeria, Micalo (Garro 22′), Orozko eta Jaso.
Golak: 0-1: Garro 33′, 0-2: Rementeria 42′, 1-2: Vencedor 46′, 2-2: Baque 48′, 3-2: Artola 58′, 3-3: Orozko 60′.
Epailea: Enrique Gao Aladro (Asturiarra). Txartel Horiak: Rojo eta Victor etxekoen aldetik eta Mikel Alvaro, Salazar, Arregi, Aldalur eta Iñigo Velez de Mendizabal entrenatzaileari Amorebietaren aldetik. Txartel Gorriak: Garro.