
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2019-20
- SD Leioa - Bilbao Athletic
SD Leioa - Bilbao Athletic


- 3' Madrazo
KokapenaSarriena , Leioa
Bilbao Athleticek kale egin du Sarrienan
Hirugarren jardunaldia jarraian garaipenik gabe Joseba Etxeberriaren taldearentzat; 1-0 galdu dute zuri-gorriek Leioaren aurka

Guijuelon galdu eta Lezaman CD Izarraren aurka berdindu ostean, Bilbao Athleticek ezin izan du garaipenaren bidera itzuli gaur, Bigarren B Mailako II. multzoko 16. jardunaldiko partidan, Sarrienako instalazioetan, SD Leioaren aurka. Cultural Leonesak aurreratuta, zuri-gorriak sailkapeneko hirugarren postura jaitsi dira.
Jon Ander Lambea zurigorri ohiaren taldea aurretik jartzea lortu du Madrazok hirugarren minutuan: korner baten osteko aldaratzea bolea handi batekin harrapatu du hegaleko jokalariak eta gola egin du area kanpotik. Guruzeta kapitainak berdinketa lortzeko aukera izan du lehen ordu laurdena igaro baino lehen, baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Iturriozek aukera bikoitza izan du ondoren, baina etxeko atzelari batek gol lerrotik aldendu du baloia birritan.
Etxeberriak Baque, Morcillo eta Prados sartu ditu bigarren zatian, Rojoren, Kordoba eta Artolaren ordez. 59. minutuan Aresok abagunea izan du burukada baten bitartez eta aukerarik onena Paredesek izan du 82. minutuan, beste burukada baten bitartez. Joseba Etxeberriaren mutilak amaierara arte saiatu dira partida berdintzen baina ezin izan dute etxeko taldearen atea zulatu.
Bilbao Athleticek beste derbi bat jokatuko du datorren astean, Lezaman, Barakaldo CFren aurka. Larunbatean izango da hori, hilaren 14an, 15:30etik aurrera.
Hamaikakoan

Iturrioz
Berasaluze
Etxebarria
Jon Vega
M.Juaristi
Chirri Monje
Yurrebaso
Fran Sota
Madrazo
Pradera
Alain Ribero
Ordezkoak
Iriondo
Eguíluz
Raly Cabral
Atangana
Morci
Guijarro
Ibargoien
Entrenatzaileak
Jon Ander Lambea

SD Leioa
Hamaikakoan
