Bilbao Athletic - Barakaldo CF
Jardunaldia 17

Bilbao Athletic - Barakaldo CF

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
01
Barakaldo CF
Barakaldo CF

KokapenaLezama 2 , Lezama

Saiatu arren, saririk ez Bilbao Athleticentzat

El Barakaldo CF se lleva la victoria de Lezama (0-1) pese al sinfín de ocasiones creadas por nuestro filial durante la segunda parte

undefined

Guijuelon eta Leioan galdu ondoren, eta bien artean Lezaman CD Izarraren aurkako berdinketa lortu ondoren, Bilbao Athleticek Bigarren B Mailako II. multzoko 17. jardunaldia jokatu du gaur Barakaldoren aurka (0-1). Dagoeneko lau partida dira zuri-gorrientzat garaipenik ezagutu gabe.

Barakaldo CF indartsu hasi da eta berea izan da derbiko lehen aukera, eskuin hegaletik egindako erdiraketa baten bidez. Morcillok hamargarren minutuan erantzun du ezkerkada batekin baina Cacharronek ondo erantzun du. Lehen zatian ez da bestelako aukera handirik izan ez eta atsedenaldira berdinketarekin iritsiko zirela zirudienean heldu da Barakaldoren gola: 41. minutuan pase ona jaso du Delgadok eta honek ez du hutsik egin.

Bigarren zatian, Joseba Etxebarriak Baqué zelairatu du Victorren ordez. Artola area barruan nahasi eta bere jaurtiketa gurutzatua kanpora joan dagutxigatik. Areso oso langile ibili da partida osoan zehar eskuin hegalean. Baloi ona utzi dio honek Baquéri baina aurrelari zuri-gorriak ezin izan du errematatu. Artolak zortea probatu du urrutiko jaurtiketa baten bidez, baina sendo azaldu da Barakaldoko atezaina. Derbia bukatzeko 20 minutu falta zirenean, Tasconek Murua ordezkatu du golaren bila. Pradosek Zarragaren lekua hartu du ere. Aresok bezala, Imanolek ere ondo egin du aurrera erasoan, eta bere erdiraketa batek Barakaldoko atzelari bat jo du Xabi Galanek aldendu aurretik. Korner baten irteeran, Guruzetak langaren gainetik jaurti du baloia. Zoritxarrez, Bilbao Athleticen setioak ez du golik ekarri eta talde bisitariak irabazi du derbia. Joseba Etxeberriaren taldeak lehen aldiz galdu du denboraldi honetan etxean.

Bilbao Athleticek Reale Arenan itxiko du 2019. urtea, abenduaren 21ean (18:00), Real Sociedaden aurkako partidarekin.