undefined

Bilbao Athletic, estreinaldia maila berrian eta aurkari berrien aurka

Bilbao Athletic, estreinaldia maila berrian eta aurkari berrien aurka

Imanol de la Sotaren lehoikumeak Primera Division RFEF txapelketan parte hartuko dute, Espainiako futbolaren brontzezko maila berrian

Bilbao Athletic Espainiako Futbol Federazioko hirugarren mailan lehiatuko da aurten, LaLiga eta LaLiga Smartbanken ostean.

20 taldeko bi multzotan banatuta, txapelketa Bigarren Mailatik jaitsitako lau taldek eta desagertutako Bigarren B Mailako 36 taldek osatzen dute.  Bilbao Athletic 1. Multzoan jokatuko du, mendebaldeko eremuari dagokiona.

Bilbao Athleticekin batera 1. Multzoan egongo diren taldeak: Real Racing Club, Zamora CF, Cultural y Deportiva Leonesa, Real Valladolid Promesas, Unionistas CF, CF Talavera, Real Unión Club, CD Tudelano, Extremadura UD, CD Badajoz, RC Celta ‘B’, RC Deportivo de La Coruña, Racing Club de Ferrol, SD Logroñés, UD Logroñés, CD Calahorra, UD Sanse, DUX Internacional eta Rayo Majadahonda.

Talde bakoitzeko txapelduna zuzenean igoko da Bigarren Mailara, eta igoko diren beste bi taldeak zehazteko play-off bat jokatuko da talde bakoitzeko bigarren eta bosgarren sailkatuen artean. Play-offak partida bakarrera izango dira, luzapenekin baina penalti txandarik gabe, fase erregularrean postu bera izan duten taldeen arteko partiduetan izan ezik. Talde bakoitzak bi kanporaketa txanda gainditu beharko ditu zilarrezko mailara igotzeko. Multzo bakoitzeko azken bost sailkatuak zuzenean Segunda RFEF mailara jaitsiko dira.

Aurreko denboraldian, lehoikumeak LaLiga Smartbankera igotzear geratu ziren. Ligako azken jardunaldian SD Logroñesen aurka ligako lidergoa galdu ondoren, zuri-gorriek igoera play-offari aurre egin zioten bigarren sailkatu bezala. Filialeko jokalariek Celta B gainditu zuten lehen kanporaketan, baina ezin izan zuten promozioa osatu azkenengo partiduan Burgosen aurka luzapenean galdu ondoren. Denboraldi berri hoentna Bigarren Maialara igotzeko lehiatuko dira berriro, formatu berrian eta aurkari berrien aurka.