Athletic Club - Real Sociedad
Jardunaldia 3
Liga

Athletic Club - Real Sociedad

Athletic Club
Athletic Club
20
Real Sociedad
Real Sociedad
  • 12' Williams
  • 28' Raúl García

KokapenaSan Mamés , Bilbao

46.697 pertsona

Athleticek nagusitasunez irabazi du derbia

San Mames ikaragarri baten eta Errealari 2-0 irabazita Williams eta Raul Garciaren golekin, sailkapeneko buruan dago

undefined

San Mameseko gotorlekua Errealaren aurkako garaipen bikainarekin baieztatzen da, 2-0 irabazi ostean Williams eta Raul Garciaren golen bitartez. Sevillarekin batera sailkapeneko buruan dago Athletic. Taldeak bere buruarengan konfiantza daukala erakutsi zuen eta zaleriak, jokalarien maila berdinean, garaipenerantz eraman zuen taldea.

Athletic bostgarren martxarekin irten zen. Ez zion zentimetrorik eman aurkariari eta alboko sake batean atera zuen etekina. Capak bere hirugarren goleko pasea eman zion Williamseri eta honek sareetara bidali zuen baloia aurrelariek izaten duten lasaitasunarekin.

Lehoiek ez zuten larritasunik pasatu lehenengo zati osoan, epaileak, Cordobak Zalduari egindako penaltia adierazi zuenean izandako urduritasun unea kenduta. VAR-ak zuzendu zuen. Zelai erdian Unai Lopezek zuzenduta, Athleticek aurrerantz jarraitu zuen eta 2-0ekoa lortu 27. minutuan, Raul Garciak Moya ezustekoan harrapatu eta gero. San Mamesek ematen zuen indarra ikaragarria zen.

Illarramendiren lesioak, txalo zaparrada artean utzi zuen zelaia, min egin zion talde txuriurdinari. Atsedenaldia baino lehen, Athleticek hirugarrena sartzeko aukera ere izan zuen. Dani Garciak urrutitik egin zuen saiakera, taldeak bikain jarraitzen zuen zelaian… Williamsek ere azkeneko aukera izan zuen Muniainek ederto utzitako baloi batekin.

Erreala ahul zegoenean heldu zen beste jokaldi polemikoa. Isakek sareetara bidali zuen baloia buruz eta Var-ak bertan behera utzi zuen jokoz kanpokoagatik. Emaitza defenditu beharra zegoen. Ibaik ere aukera oso ona izan zuen baia Moyaren eskuetara joan zen baloia. Yuriren aukera garbiagoa izan zen Errealeko atezaina estutasunean jarrita. Errealak azkeneko jokaldian egin zuen jaurtiketa bakarra baina Odegaarden jaurtiketari erantzun bikaina eman zion Unai SImon atezainak.

Athletic Club: Unai Simón; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Yuri Berchiche; Dani García, Unai López; Muniain, Raúl García, Córdoba; eta Williams
Aldaketak: Beñat Unai Lopezen ordez (66’), Ibai Cordobaren ordez (73’) eta Aduriz Williamsen ordez(86’)

Real Sociedad: Moyà; Zaldua, Zubeldia, Diego Llorente, Aihen Muñoz; Illarramendi. Merino; Januzaj, Odegaard, Oyarzabal; eta Willian José.
Aldaketak: Portu Illarramendiren ordez (36’), Isak Willian Joseren ordez (54’), Sangalli Januzaj-ren ordez (77’)

Golak:

1-0.   M. 10. Williams
2-0.   M. 27. Raúl García

Epailea: Estrada Fernández (kataluniarra). Txartel horiak: Zaldua (12’), Raúl García (35’), Portu (47’), Córdoba (71’) eta Isak (85’)

Zelaia: San Mamés 46.697 ikusle. Minutu bateko isilunea gorde zen Xana Martínezen omenez, Luis Enriqueren alaba.