Athletic Club VS RCD Mallorca 2009-4-4 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
29. Jardunaldia

Athletic Club2 : 1RCD Mallorca

Yeste4'(p.)
J.Martínez84'
Jurado72'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
04/04/2009
Ordua
20:00
Data eta ordua
2009-4-4 - 20:00

Bete da helburua

Athletic Clubek 2 Mallorcak 1Athleticek ez zuen partida onik egin. Hori, egia da. Agian, bien…

2009ko api. 4a

Athletic Clubek 2 Mallorcak 1


Athleticek ez zuen partida onik egin. Hori, egia da. Agian, bien arteko berdinketa bidezkoena izango zen neurketa osoa ikusi eta gero. San Mamesen bildutako zale gehienek gauza bera pentsatuko zuten ziurrenik, eta baita telebistan ikusi zutenek ere.

Baina emaitza ez zen berdinketarena izan, izan ere, Athleticek partida irabazi baitzuen nahiz eta joko onik ez egin. Norgehiagoka baloratzerakoan, lehoiek gogoa eta adorea jarri zutela esan daiteke, gainontzekoa RCD Mallorcaren kontu joan zen.

Larunbatekoak bazuen ukitu berezi bat, batez ere, Adurizek etxera itzuli izanagatik. Aurrelari gipuzkoarrak frustrazioa bizi izan zuen; izan zituen lau aukeretan ez baitzuen aterik zulatu. Zaleek harrera ezin hobea eman zioten hasieratik, txalo zaparrada artean, baina partida aurrera joan ahala jarrera hori desagertuz joan zen donostiarraren aukerak bata bestearen atzean izan ostean.

Talde balearrak, atzo zuriz jantzita, joko polita erakutsi zuen ia ordu betez, zurigorriek. Bestalde, zurigorriek, futbol ikusgarriaren ordez, partida fisikoa planteatu zuten. Hala ere, Caparrosen mutilek faltan bota zuten Fernando Llorenteren bertsiorik onena, eta hori nabaritu zen Athleticen jokoan. Aurrelari nafarrak, gastroenteritis bat zela eta, ez zuen behar bezalako neurketa burutu. Meritorik ez zaio kendu behar, jokatu izanak asko ohoratzen baitu. Toquerok, Del Olmok eta David Lopezek galduta zebilen taldea berpiztu zuten.

Mallorca sasoi onean zegoen, azken zazpi partidetan porrotarik ezagutu gabe etorri zelako eta Gregorio Manzanoren jokalariek oso talde lehiakorra osatzen dutela Lehen Mailan erakutsi zuten. Fran Yeste izan zen lehen gola sartu zuena, zale asko bere eserlekuetan eseri barik zegoela. Penalti garbia eta inozoa izan zen, eta Mejutok asmatu zuen. Talde zurigorriak 25 minutuko joko ona izan zuen, baina berehala hartu zuen iniziatiba Manzanoren hamaikakoak. Kanpoko taldea gola egingo zuela argi ikusi zen. Izan ere, Juradok areaz kanpotik tiro ezin hobea egin ostean, sarera bidali zuen baloia. Beraz, berdinketa iritsi zen.

Partida berri baten aurrean geunden eta gauzak belztuz joan ziren denbora aurrera zihoala. Baina futbolak, batzuetan zorte onaz eta besteetan zoritxarrez, jokoa izaten segitzen du.Batez ere, Adurizen burukada bat atearen marraren gainean Iraolak buruz urrundu eta gero. Hau futbola da, eta logikak toki txikia du hemen. Mallorcaren erasoak geldituta, David Lopezek eskumatik jokaldi ezin hobea egin, Javi Martinezi baloia eman, eta honek gola egin zuen partida bukatzeko hamar minutu eskas geratzen zirenean. Bazkideak tentsio handia gainetik kendu zuen neurketa bukatuta.

Athleticek 34 puntu ditu dagoeneko, baina begiak hurrengo partidan izan behar ditu, ez baitzaio beste erremediorik geratzen. Ametsa errealitate bihurtzeko hilabete bat geratzen delarik, ezinbestekoa da ahalik eta puntu gehien eskuratzea, eta hau dela eta, hurrengo asteburuan Camachoren mutilak mendean hartzea baino ez zaio geratzen talde zurigorriari.