RCD Espanyol - Athletic Club
Jardunaldia 36
Liga

RCD Espanyol - Athletic Club

RCD Espanyol
RCD Espanyol
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 69' Luis García (p.)

KokapenaLluis Companys , Barcelona

Betiko moduan

Athletic Clubek 1-0 galdu du Espanyolen aurka. Luis Garciak penaltiz sartu du gola 70. minutuan….

Athletic Club

Athletic Clubek 1-0 galdu du Espanyolen aurka. Luis Garciak penaltiz sartu du gola 70. minutuan. Zurigorriak saiatu dira, partida ona egin dute batzean, baina galtzeko merezimendurik egin ez dituzten arren, punturik gabe itzultzen dira etxera.
Lehen zatian etxekoek hasierako uneetan baino ez dute erakutsi maila jokoan zutela eta minutuak aurrera joan ahala gure taldeak partidaren kontrola hartu du. Dena den atsedenaldira arte ez da inolako abagune garbirik ikusi eta soilik markagailuaren emozioak arreta piztuta mantendu du.

Bigarren zatian mugituagoa izan da lehia. Luis Garciak arrasean jaurti du 49. minutuan, baina iraizozek harrapatu egin du. Athleticek, lehen zatian gehienetan gertatu den bezala, ekimena eraman du eta Llorentek 52. minutuan Kameniri buruz lana eman dio.
Toquerok Ion Velez ordezkatu du, berehala Coro Neneren ordez sartu da eta 63. minuturako Iraolak, lesionaturik, zelaia utzi du Etxeita sar zedin, Gurpegi eskuinaldera pasatu da eta sartu berriak zentral moduan jokatu du.

Etxekoek aurrera jo dute, batez ere Sportingen garaipena ikusirik, baina arriskurik sortu gabe. Hala eta guztiz ere, aurtengo denboraldian ezin da esan epaileekin zorte gehigirik daukagunik eta hori argitzeko jakintsu asko eta asko dauden arren, nonnahi, Sasi guztien gainetik, Cororen barnealdia, epailea gertu zela, igerilekura egindako jauzia baino ez da izan. Eskerrak ohorea baino ez genuela jokoan.

Luis Garciak bat eta zerokoa ezarri du penalti puntutik eta geratzen ziren hogei minutuetan Athletic Club saiatu da berdinketa lortzen, jada Etxeberria Balenziagaren ordez zelaian zela. Alferrik. Bi jardunaldi falta dira eta ea zaleen aurreko agur ona lortzen dugun Atletico Madrilen aurka.