Young Boys - Athletic Club
Aurreko kanporaketa

Young Boys - Athletic Club

Young Boys
Young Boys
12
Athletic Club
Athletic Club
  • Llorente 26'
  • Muniain 72'

KokapenaSuisse Wankdorf , Berna

Young Boysek 1 Athletic Clubek 2: Hurrengora

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Young Boys taldeari. Llorente eta Muniain golegileak izan dira eta…

Athletic Club

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Young Boys taldeari. Llorente eta Muniain golegileak izan dira eta Frimpongek sartu du etxeko taldearena. Abuztuaren 7an, ostiralean, hutrrengo kanporaketako arerioa ezagutuko da.

Athletic Clubek, emaitza honekin, duela astebete zailena zirudiena lortu du. Atsedenaldirako kanporaketa berdinduta zegoen. Llorentek golarekin zeukan zorra kitatu du 26. minutuan Yesteren falta erdiraketa buruz goitik errematatu eta gero. Lasaitu ederra, baina ordura arteko lana ez zen samurra izan. Hasieratik etxekoek gure taldeari utzi diote ekimena, ala gure taldeak hartu du. Dena den, soropila honetan baloia hartzen duen abiadura albo batera utzita, ez zen aukerarik sortzen eta, tamalez, etxekoek sortu dituztenak Athletic Clubaren gurabako hankasartzeen ondorio garbia izan dira. Esaterako Doumbiak gora errematatu duenean bederatzigarren minutuan edota Iraizoz areaz kanpo baloia aldentzeko estu eta larri
ibili denean.

Horretaz gainera Hochtrasserrek areaz kanpotik lan eskerga eman dio gure atezainari 16. minutuan eta Degenek minutu bat beranduago. Gauzak horrela, Athletic berpiztu da eta, lehen zati osoan bezala, argi eta garbi ikusi da baloia oinetan zuenean min egiteko gaitasuna zuela eta Susaetak, lepauztaian minduta amaitu dena, halaxe frogatu egin du 18. minutuan eta hortik gutxira De Marcos debutariak boleaz gora jaurti duenean. Dinamika horretan murgildurik bat-biko jokaldi batean Iraolari falta egin diote eta horren ondorioz zero eta batekoa heldu da. Kanporaketa bideratzeko aukera Javi Martinezek izan du bi munutu pasatu eta gero, baina behartuegi errematatu du langa gainetik.

Etxekoen erantzuna ere ez da gehiegi berandutu eta Doumbiaren burukadari erantzun bikaina eman dio Iraizozek eta bezainbestekoa izan da segituan Yapiri eskainitakoa. Oreka atsedenaldira arte mantendu da eta ondorengo minutuak are orekatuagoak izan dira. Nekearengatik, errespetuarengatik ala bildurrarengatik aukerak ia desagertu dira. Adibide gisa lehen jaurtiketa ez da heldu 65. minutura arte, Toquerok gora, baina hortik aurrera denetik egon da denbora gutxian. Doumbiak berebiziko abagunea ez du aprobetxatu eta jaurtiketa Iraizozen eskuetara abiatu da 69. minutuan.Horixe izan etxekoen abugunerik garbiena, gola kenduta.

Segituan Muniain Susaeta nekatu eta mindutaren ordez sartu da eta gaztea protagonista bihurtu da ere. Toquerok eta Iraolak erasoko jokaldia egin osteko kornerra atera du Yestek eta bigarren zutoinean Munianek estraineko gola egin du elastiko zurigorriarekin. Sari nagusia eskura guretzat eta ekiditzeko asmoz aldaketa guztiak egin ditu Vladimir Petkovicek.

Alferrik, Schneuwlyren burukada kenduta, baina luzapenean Frimpongen ia nahigabeko golak emozioa gainezka jarri du. Zorionez abantailari eutsi diote gure mutilek kanporaketari amaiera ona emoteko. Ea hurrengoan.