Athletic Club - Sevilla FC
Jardunaldia 5
Liga

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
04
Sevilla FC
Sevilla FC
  • Renato 5'
  • Negredo 20'
  • Kanouté 45'
  • Jesús Navas 74'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Athletic Clubek 0 Sevilla FCk 4: Istripua

Athletic Clubek 0-4 galdu du Sevillaren aurka. Bisitarien golegileak Renato, Negredo, Kanoute eta Navas izan…

Athletic Club

Athletic Clubek 0-4 galdu du Sevillaren aurka. Bisitarien golegileak Renato, Negredo, Kanoute eta Navas izan dira. Istriputzat hartu behar dugu gaurko porrota, inolako aitzakiarik gabe gertatu dena. Gure taldea ez da inoiz ez gai izan behar legezko intentsitatea eta abilezia plazaratzeko eta opari hori garestiegi ordaindu du Sevilla bezalako kalitate handiko taldearen aurka. Bisitariek gure ahuleziak aprobetxatu dituzte bost aukerekin atsedenaldira 0-3 joateko. Ez zuten gehiagorik behar, are gutxiago bigarren zatiaren hasieran Amorebieta kanporatua izan denean bigarren txartel horia ikusi eta gero. Tarte horretan beste hiru abagune sortu dute eta beste gol bat lortu ere. Gure jokalariek noizean behin grina eta kemena atera dute, zaleek jokalariak unerik txarrenetan babestu duten bitartean.

Hasieran talde bakoitzak hurbilketa bana izan du. Negredok lehena Iraizozek harrapatu duena eta hurrengoa David Lopezek, Susaetaren erdiraketa errematatu duenean, baina atzelari bat erdian sartu da, edo atzelaria baloiarekin jo du. Hor amaitu da oreka. Bost aukera genion lehen zatian, baina batzuk ez ziren, teoriaz behintzat, ezta horretara iristen. Ia hurrengo jokaldian, laugarren minutuan soilik, Renatok falta bat eduki du ezkerraldean. Susaeta hesian bakarrik zegoenez zuzenean jaurtitzea deliberatu du eta gola egin ere. Sevilla lasaitu da, bere sendotasuna oinarri, eta Athletic saiatu da partidako aukerarik argienak sortuz, bi hain zuzen ere, biak 18. minutuan, baina Palopek Toqueroren jaurtiketa desbideratu du eta Llorenterengana heldu den aldaratzea harrapatu du.

Eta erreakzioaren zantzuak Sevillak errotik moztu ditu bi minutu beranduago. Baloi luzea bidali du atzelari batek, Amorebietak buruz urrundu du, baina motzean, Capelen oinetara konkretuki, eta honen pasea Negredok gola bihurtu du. Aldapa are gorago ipini da eta ostean talde biek aukera bina sortu dute. Gurpegik txilenaz saiatu da (jokaldi honetan atzelari batek langatik zintzilikatu da eta zeharkakoa seinalatu behar zuen epaileak) Squillaciren burukada Iraizozek urrundu du, Llorentek areaz kanpotik zartako ederra bota du eta ezerezetik Negredok bolea izugarri bat langara bidali du.

Atsedenaldira kontrako aldea bi golekoa izango zela bazirudien ere, azken unean falta jaurtiketa baten ondorengo Iraizozen aldaratzea Kanoutek barrura bidali du. Eta kitto.

Bigarren zatia soberan egon da, batez ere Amorebietak bigarren horia 55. minutuan ikusi ondoren. Atsedenaldian Gurpegi eta Susaeta aulkian geratu dira Muniani eta Yesteri tokia egiteko, baina alferrikako lana izan da. Aipatutako txartel gorriaren ostean Enekok David Lopez ordezkatu du eta, eskerrak, partidaren erritmoa moteldu den arren, Navasek zero eta lauko ezarri du ezkerkada batez 74. minutuan. Horretaz gainera Ustaritzek Luis Fabiano eta Capelen aukera garbi bana ezerezean utzi ditu eta Iraizozek Luis Fabianoren falta jaurtiketa kornerra desbideratu du.

Ligako bigarren porrota jarraian heldu den arren, beti zerbait ikas daiteke ala ikuspegi positibogaz begitzeko aukera dago. Kasu honetan, egun zoriontsuetan genion bezala, goian ibiliko den talde baten aurka galtzeak nolabait “errealitatera” itzultzeko balio du, ez gara hain onak baina ezta hain txarrak ere. Halaber, nahiz eta bi partidan jarraian galdu, goiko postuetan segitzen dugu, baina Valladoliden taldeak arreta guztia ipini beharko du aurreko bi partidetako hankasartzeak ez errepikatzeko. Bitartean, beste erronka erakargarria, Europa Leaguerena, ostegunean Germanian zain dugu.