Athletic Club - FC Barcelona
Jardunaldia 11
Liga

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
11
FC Barcelona
FC Barcelona
  • 62' Toquero
  • Dani Alves 53'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Athletic Clubek 1 Bartzelonak 1: Uzta ona

Athletic Clubek bana egin du FC Bartzelonaren aurka. Alvesek eta Toquerok, biek bigarren zatian, egin…

Athletic Club

Athletic Clubek bana egin du FC Bartzelonaren aurka. Alvesek eta Toquerok, biek bigarren zatian, egin dituzte partidaren golak. Azken finean uzta ona munduko talderik onenaren kontra, irabazten ez duenean ere, eta sari polita egin den lan eskergari.

Partidaren hasieran Bartzelona jaun eta jabe izan da, baina atsedenaldira baino lehenago gauzak orekatu dira, bigarren zatiaren hasieran bezala. Dena den Barçak duen kalitateak Alvesen gola ahalbideratu egin du eta unerik zailenean Athleticek ederto erreakzionatu egin du berdinketa Toqueroren bitartez ordu laurden bat beranduago lortu arte. Hortik amaiera defentsako lana ona izan da nazioarteko jokalariz josita eta partidarik galdu barik, ez ahaztu, etorri den Barçaren aurka sailkapeneko hamazazpigarren puntua eskuratzeko. Emaitza hau Almerian borobildu behar den arren, Europa Leagueri ekin baino lehen, berdinketaz goza dezagun, horretarako aukera gutxi dago eta.

Athletic Clubek betiko 4-4-2koa prestatu du, baina Susaetaren presentzia bigarren aurrelari moduan izan da ezusterik handiena eta batzuetan 4-5-1 ere bihurtu da. Dena den, Barçak baloia zuenean Javi Martinez atzerago zihoan bosteko lerro bat osatuz. Halaz ere, Guardiolaren jokalarien hasiera, batez ere bigarren ordu laurdenean, beldurgarria izan da, betiko moduan, joku azkarra eta zehatza erabiliz.

Hamabosgarren minutuan Messik berezibiko aukera izan du, baina Iraizozek banan banakoa irabazi dio. Hirurogei segundu ostean Keitak buruz gutxigatik kanpora errematatu du, hamazortzigarren minutuan Messiren erdiraketa zitala Amorebietak urrundu du area txikian, Pedrok lekutara 24. minutuan errematatu du eta hogeita zortzigarrenean Messiren erdiraketa Xavik ez du behar bezala errematatu. Bitartean Athletic zer? Eusten, gutxi ez zela, zelai erditik eta noizean behin gorago pase lerroak ixten saiatzen, batez ere, Keita eta Xavi bitartekaritzat zituztenak, golik jaso gabe oraindik birizik zegoela jakitun.
Orbaiz, erdian hasi dela, eskuinaldetik hasi den Gurpegirekin aldatu da tokiz eta lehen azken zatiko ordu laurdenean oreka izan da nagusi. Egoera hauetan estrategiako jokaldiak garrantzi handia dute eta minutu bateko luzapenean abagune paregabea izan du Javi Martinezek, baina ezin izan du buruz bidali sareetara gaur taldera itzuli den Yesteren erdiraketa.
Gehiegi zirudien behin heldu eta gola egin, baina FC Bartzelona bezalako arerioen aurka, ezinbestekoa da dauden aukera apurrak aprobetxatzea eta halaxe egin du gaur gure taldeak puntua urratzeko.

Aldaketarik ez bigarren zatirako, eta jokua jokalarien aurpegia bezain ezaguna izan da. Zoritxarrez 53. minutuan kontrolpean zirudien baloia Xavirengana heldu da eta honen pase sakona Alvesek sareetara bidali du.
Panorama iluna, azken urteotako Barçaren aurka jokatu diren neurketak kontuan hartuta, baina Athleticek ez du etsi. Toquerok, gola jaso eta gero Orbaizen ordez zelairatu dena taldea betiko 4-4-2koarekin utziz, Llorentek gutxi baina nahiko ikutu duen Iraizozen baloia gola bihurtu du eta zoramenarekin batera punturik urratzeko aukera zegoela ondorioztatu da. Bartzelona aspaldian ez zebilen bat ere eroso, Iraiozengana zihoan bidea tranpaz beterikoa zelako eta talde biek ondorengo minutuak profitatu dituzte lerroak berrantolatzeko. Gabilondok Yestek ordezkatu du, Bojanek Messi eta De Marcosek Llorente.
Bisitariak nahi eta ezin eta etxekoak erlojuari begira. Kataluniarrek aukerak bai, sortu dituzte, esaterako Piqueren burukada altuegia korner baten ostean edota Xaviren jaurtiketa, 83. minutuan kornerra abiatu dena, baina ez dira erabakiorrak izan Athleticek asteko leloa bapatean gogora ekarri duelako: berdinketa ez da txarra.

Baten batek berdinketaren balioa gutxietsiko du, arerioa indartsua ez zelakoan edota gure taldearen taktika babeserako zela. Ez du horrela ulertu lidergoan etorri direnen entrenatzaileak. Bajei dagokienez, “ez da ez daudenangatik malko egiteko garaia”, Pedro kenduta gainerako guztiak nazioartekoak ziren eta aulkian Puyol, Henry eta Bojan zeuden eta joku aldetik Pep Guardiolak 93-94 denboraldiko hirugarren jardunaldiko Athletic Club-FC Bartzelona primeran izango du gogoan, Jupp Heynckes gure entrenatzailea zela, eta golik gabe amaitu zen lehia. Horixe bai zen defentsaren aldeko aldarrikapena eta oraingo honekin aldaratzea ez legoke txarto. Ezberdintasunak ezberdintasun, uzta ona eta Ligako hirugarren partida jarraian galdu gabe, hiruen artean gol bakarra jasoz. Bolada ona segi dadila.