RC Deportivo - Athletic Club
Jardunaldia 19
Liga

RC Deportivo - Athletic Club

RC Deportivo
RC Deportivo
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 50' Filipe
  • 59' Juca
  • 90' Pablo Álvarez
  • Colotto (b.a) 79'

KokapenaRiazor , A Coruña

Joku polita eta uzta eskasa

Deportivok 3 Athletic Clubek 1Athletic Clubek 3-1 galdu du Riazor-en Deportivoren aurka, nahiz eta lehen…

Athletic Club

Deportivok 3 Athletic Clubek 1



Athletic Clubek 3-1 galdu du Riazor-en Deportivoren aurka, nahiz eta lehen zatian inoiz baino merezimendu gehiago egin duen partida bideratzeko. Filipe Luisek, San Josek bere atean eta Pablo Alvarezek etxekoen golak egin dituzte eta Colottok, bere atean ere, gure taldearena. Guztiak ahazteko izan den bigarren zatian, arrazoi askorengatik, esaterako porrotarengatik, Filipe Luis jokalariaren lesio larriarengatik edota txartelen pilaketarengatik hurrengo partidan, Espanyolen aurka zurigorrien estreinaldia Cornella-El Prat futbol zelaian, San Jose eta Javi Martinez ezin izango dutelako egon, baina bai Gurpegi. Gainera, epailearen lanak orojakileentzat lan eskerga utzi du eta begibistan dago ezin dugula esan erabakiak gure taldearen aldekoak izan direnik.
Talde biak bi aurrelarirekin atera ba dira ere, zurigorriena soilik izan da ekimena lehen zati osoan. Athletic erasora irten da inolako lotsarik gabe, partidari erritmo altua ezarriz eta lehen hiru minutuak zoragarriak izan dira, aurkaria bere zelaian geldiaraziz eta lehendabiziko gola egiteko aukerak sortuz. Llorentek buruz errematatu du eta Aranzubiak baloia desbideratu ondoren Iraolak errematatu du buruz, baina langa gainetik!

Hamabigarren minutuan Llorentek areaz kanpotik jaurti du eta baloia arerio batean jo eta gero langa gainetik desbideratu da kornerra. Tamalez bigarren zatian ate berean ez da horrela gertatu. Yestek kornerra atera du eta Iraolak lankide baten lagapena jaso ostean Aranzubiarekin egin du topo. Ordu laurdena baino lehenago eztabaidarako txokoa ireki da, Toquerok buruz baloia Martinezi laga dio eta honen burukada barrura joan da, baina epaileak oso jende gutxik ikusi duen falta seinalatu du. Bi minutu eskas beranduago Toquerori gola baliogabetu baitiote jokoz kanpo zela eta, hor zebilen eta kasu honetan ez du ematen protestarako beta egongo denik.

Hamazazpigarrenean Llorenteren banako jokaldia ikusi ahal izan dugu, baina jaurtiketa desbideraturik joan da eta hurrengo minutuan burukada ere, 27. minutuan Susaetaren jokaldi ona ikusi da, baina Llorentek ez du baloia jo arean zenean. Minutuak aurrera joan ahala Athletic Clubaren nagusitasuna ez da horren erabatekoa izan, baina hala eta guztiz ere, Deportivok ezin zuen baloia aurrera eraman, zurigorrien presio ona zen oso, eta baloia behetik edo goitik Aranzubiarenganaino norabidea baino ez zeraman.

Datu adierazgarria izan da Deportivok bere lehen jaurtiketa arriskutsua 41. minutuan heldu dela, Adrianek langa gainetik errematatu duenean. Lehen zatiak kolore zurigorria zeraman eta inpresioa azpimarratzeko luzapenean Aranzubiak Javi Martinezi bernahezurrez eginiko erremate gaiztoa zutoin ondorik atera dio. Ez sinisteko modukoa, baina etxeko zale eta jokalarien urduritasuna sortu duen jokua eta uzta ez zetozen bat. Eta Athleticek ordaindu egin du. Gainera, horren burutazioaren inguruan atsedenaldian milaka zale bat etorri direlakoan gaude.

Bigarren zatirako Juan Dominguzen tokian Valeron sartu da eta aldaketa hori gabe ere bestelako bigarren zatia bizitzeko prest geunden, baina ezin pentsa zitekeen etxekoek atera egingo zuten lehen errematearen eskutik gola etorriko zenik. Etxetik kanpoko aurreko bi partidetan gertatu zen bezala, etxeko taldea bigarren zatiko bosgarren minutuan aurreratu da. Baloi loratu bat Bodipok buruz ikutu du eta Iraizoz dudamudatan zela Filipe Luis tartean sartu da baloia barrura bultzatzeko. Zoritxarrez atezainaren izterra gainera erotzean eskuin orkatila apurtu zaio. Gauean Iraizozek ospitalean bisita egin dio sendatze prozesurik azkarrena opatzeko. Laurek bete du bere tokia, eskuinaldean bere burua kokatuz, eta Manuel Pablo ezkerraldera mugiaraziz
Partida aldapaz gora kontrako merezimenduak egin eta gero. Athleticek kolpea nozitu du eta nola gainera. Bapatean zelaian zeukan nagusitasuna galdu du eta aurrekoa gutxi balitz 60. minutuan Jucaren jaurtiketa San Joseren sorbaldan jo du, eta gero baita ere bere botaren tako ia guztiak, eta barrura joan da. Behin atera bota eta bi gol hartu.

Gabilondo eta Muniain, Koikili eta Yeste ordezkatu dute 63. minutuan. Gabilondo ezker lateralean kokatu da eta Muniain aurretik. Pixkaka zurigorriak berpiztu dira eta Llorentek, 67. minutuan eta buelta erdian, Aranzubiaren eskuetara jaurti du. Athleticek erritmoa ezartzen segitzen zuen eta Lotinak erdigunea indartu du 68. minutuan Ivan Perez Bodiporen ordez sartuz. Aitzitik, Caparrosek hirugarren aldaketa egin du 74. minutuan Iturraspe Orbaizen ordez sartuz.

Dena den, zorte txarraren zati bat aldekoa bihurtu da 79. minutuan Iraolaren erdiraketa Colottok bere atean sartu duenean. Aukera hortxe zegoen, baina iaz bezala irudikeria baino ez da izan eta frogatzeko 82. minutuan Aranzubiak balizko penaltia egin dio Toquerori, baina epaileak ez du ezebez seinalatu. Gure jokalari ohiak, hori bai, lojikoa denez, partida amaitu eta gero onartu egin du jokalaria eta baloia ikutu duela.

Beste kolpe bat eta indar gehiago altxatzeko, adibidez 86. minutuan Iraolak gurutzatuegia jaurti duenean, baina 89 minutuan Alvarezek jokaldi landu baten ondoren hirugarrena ezarri du. Zigor handiegia, lehen itzuliaren balantze ona lausatzen ez duena. Hogeita hamar puntu eta goian segitzeko asmoak zutik dirau.