Athletic Club - Real Zaragoza
Jardunaldia 33
Liga

Athletic Club - Real Zaragoza

Athletic Club
Athletic Club
00
Real Zaragoza
Real Zaragoza

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Soilik batek irabazteko gogoak erakutsi ditu

Athletic Clubek 0-Real Zaragozak 0Athletic Clubek husnako berdinketarekin amaitu du Real Zaragozaren aurkako partida. Horren…

Athletic Club

Athletic Clubek 0-Real Zaragozak 0


Athletic Clubek husnako berdinketarekin amaitu du Real Zaragozaren aurkako partida. Horren ondorioz gure taldea zazpigarren postuan dago, seigarrenarekin berdinduta Liga amaitzeko bost partida falta direla. Zurigorriek askozaz gehiago merezi izan dute, norgehiagoka irabazteko borondatea erakutsi duen talde bakarra izateaz gainera, hainbat abagune argi izan bait du, baina gauzatu ez direnez gero ezin dugu europar zerurik espero. Halaz ere, aukera egon badago eta datorren astelehenean, Iruñean, zigortutik egongo den Iraolarik gabe, aurrera baikortasunez begiratzeko abagune berri bat datorkigu.

Etxeko bolada onari eusteko asmoarekin zelairatu da Athletic Club, osorik ez bada ere, gutxienez galdu barik segitzen du 2010ean, baina sendo egoteaz gainera, puntu premian gabiltza eta arratsaldea penaturik amaitu dugu, batez ere hasiera batetik partida irabaztea bilatu duen talde bakarra gurea izan delako eta, esan bezala, gola egiteko merezimenduak egotekoan etxekoentzat izan dira.

Bigarren minutuan Llorentek, ate aurrean, irrist egin du eta lekutara errematatu du taldera itzuli den De Marcosen erdiraketa. De Marcosek berak buruz kanpora errematatu du korner baten jaurtiketa. Zaragozak bere zelai erdia indartuta zekarren eta hainbat uneotan baloi jabetza izan du, baina gora benetan joateko ausardirik gabe.

Athleticek baloia atzetik jokatuta atera nahi zuen, motzean eta luzean jokatuz eta batzutan Toqueroren falta nabarituz. Hala eta guztiz ere, aukerak zurigorriak izan dira: Llorentek bote lasterrean Robertoren eskuetara jaurti du 21garren minutuan, Susaetak penaltia eskatu du 24garrenean eta bi minutu beranduago lehen zatiko eta, beharbada, partidako abagunerik argiena De Marcosen hanketan egon da. Jokaldi polita izan da oso, taldeak gure zelaitik arerioaren arearantz mugitu baitu esferikoa, De Marcosek baloia pasa dio Llorenteri, horrek baloia Gabilondorenganaino zabaldu du eta honen erdiraketa zehatza izan da, baina atzetik bakar bakarrik zetorren De Marcosen errematea Robertok eskuarekin urrundu du.

Zaragozak presio ona egin du eta husnako berdinketaren bila zetorrenez, lan ona egin duela esan daiteke. Beste gauza bat da ea haientzat eta guretzat puntua zeozertarako balio duen. Lehen zatian bere aukera bakarra izan da Suazoren jaurtiketa desbideratua… azken minutuan heldu dena.

Bigarren zatian Athleticen lehen ordu laurdena ona izan da oso eta aurrekoan zalantzak baldin bazeuden, partida erdiesteko meritoak soberan egin ditu. Susateak ezkerrez kanpora jaurti du Gabilondoren pasearen ostean, Llorenteren ezkerkada Robertok harrapatu du, Llorentek Javi Martinezen lagapena langa gainetik buruz errematatu du. Tamalez baloia ez da sartu eta horren ondoren aldaketen txanda heldu da. Yeste Gabilondoren ordez sartu da eta gero Muniain Gurpegiren tokian, Yeste euskarrira pasaraziz. Llorentek eta Muniainek ezin izan dute baloia barrura bultzatu 71. minutuan eta Gayk Obradovic Abel Aguilarren ordez zelairatzen zuen bitartean, Caparrosek De Cerio De Marcosen tokian sartu du.

Gure taldeak nekearen eragina nabaritu du, bultza eta bultza segitu duen arren. Zaragozak puntu bat nahi zuen eta egin dituen gainerako aldaketa biak atzeko lana sendotzeko izan da. Lehen zatian bezala, abagunerik garbiena azken minutuetan heldu da, baina Eliseuren jaurtiketa Iraizozek erraztasun osoz harrapatu du.

Zurigorriak nahi eta ezin amaitu dira eta zaleek eskertu dute, hainbatetan jokaldiak lantzean behar legezko pazientzarik erakutsi ez duten arren, baina normala da, azken txanparen presioa guztiengan eragina du-eta. Ea gutxienez amaiera ona duen. Bitartean indarberritzea lehen helburua da hemendik astebetera ea behingoz etxetik kanpoko uzta heltzen den.