Sevilla FC - Athletic Club
Jardunaldia 8
Liga

Sevilla FC - Athletic Club

Sevilla FC
Sevilla FC
43
Athletic Club
Athletic Club
  • 35'64' Luis Fabiano
  • 45'80' Kanouté (p.)
  • Llorente 74'77'
  • Gabilondo 92'

KokapenaRamón Sánchez-Pizjuán , Sevilla

Kontatzeko asko daukan partida

Sevillak 4 Athletic Clubek 3Athletic Clubek 4-3 galdu du Sanchez Pizjuan futbol zelaian. Llorente (2)…

Athletic Club

Sevillak 4 Athletic Clubek 3


Athletic Clubek 4-3 galdu du Sanchez Pizjuan futbol zelaian. Llorente (2) eta Gabilondoren golek ezin izan dute Kanouteren biak, penaltiz, eta Luis Fabianoren beste biak gainditu. Partida bizia izan da oso eta bakoitzaren gabeziak eta asmakizunak aztertzeaz gainera, epailearen lanak ere luze eta zabal jorratzeko emango digu.

Eta kontatzeari ekingo diogu. Gure jokalariek “Ibai zurekin gaude” erakusteaz gain, partidaren lehendabiziko daturik aipagarriena izan da Athletic gora begira irten dela, eta, jada joku filosofiaz baino haratago, Navarrori txartek horia bosgarren minutuan erakutsi diotela. Gainera falta atera ostean Martinezi elastikotik heldu egin diote, eta ezin izan dute harrapatu zazpigarrenean, baina Palopek bere burukada harrapatu du.

Seriotasuna eta gosea ziren Athleticen jokuaren ikurrak. Hamabigarren minutuan Toquero eta Llorenteren arteko jokaldia, buruz, ezerezean geratu da. Buruz ere heldu da Sevillaren lehen abagunea, hamahirugarrenean Luis Fabianok Kanouteren pasea errematatu duenean eta ia jarraian baloia loratzea saiatu da Iraizozen gainetik, oraingo honetan alferrik. Partida polita zen oso, borrokatua eta Athletic, nolabait esatearren, prest zegoen aspaldian behar duen kalitatezko jauzia emoteko. Atzean sartuta zegoena Sevilla zen. Munian eta Susaeta lan fina egiten ari ziren eta lehenak 17garren minutuan jaurti du, baloia kornerrera Palopek desbideratu duen arren. Ondoren Llorenteren burukada garbia langa gainetik abiatu da.

Horiek beharbada izan dira gure taldeko minuturik onenak, eta hortik aurrera dena nahastu da. Epailearen erabakiak, batek esan bait dezake Clos MVP izan dela eta ez da gehiegi tronpatuko, gure jokalarien akatsak, etxekoen meritoak eta batzutan ere zorte txarra.

Goazen harira. Hemeretzigarren minutuan Navarrok ukalondokoa eman dio Susaetari. Unera arte eta jokaldi honen ondoren jokaldi guzti horiek txartel horia erakutsiz amaitu dira. Hau ezik. Baliteke bigarren txartela zelako izatea? Auskalo.
Etxekoen txanda heltzear zegoen eta lehia orekatu da. Kanoutek eskuinez gogor jaurti du, baina Iraizozen erantzuna bikaina izan da kornerrera bidaltzeko eta gauza bera egin du falta inolaz ere ez zen Luis Fabianoren falta jaurtiketarekin. Norgehiagoka berotu da. Luis Fabianok eta Gurpegik txartel hori bana ikusi dute. Orain arte gure gabeziaz golik ez egiteko eta epailearen lanaz hitz egin dugu. Zoritxarra falta zen, edo zorte ona etxekoentzat: 35, minutuan Capelek erdiratu du, Kanoutek errematatzean huts egin du eta Luis Fabianok baloia aurkitu du bat eta zerokoa ezartzeko.

Merezi ala ez, baina aurretik markagailuan. Alexis eta Llorente horidunen zerrendara gehitu dira. Sevilla arriskutsuago bilakatu da eta baloi luze batean, lehen zatiko azken minutuan, ustezko penaltia egin ei dio Ustaritzek Luis Fabianori eta Kanoutek bigarrena igoarazi du markagailura.

Emaitza ez zetorren bat egindako ahaleginarekin, baina futbola denez ezin harritu. Talde biek aldaketarik gabe ekin diote bigarren zatiari. Hasierako abaguneak zurigorriak izan dira, Llorentek eta Munianek aukera bana izan dute, baina lehen zatian bezala etxekoek eraginkortasuna hautatu dute eta lehen aukeran Capelek zutoinera jaurti du. Ekimena eramaten lasai bizi dira Manzanorenak.

Ordubetea baino lehen Gabilondo Toqueroren ordez irten da, Muniain Llorenteren bizkarrera pasatuz, baina Luis Fabianok Romaricen pase luzea jaso eta ederto kontrolatuz gero hirugarrena egin ostean, Ion Velezi bere lekua utzi dio. Partida guztiz erabakita zegoela bazirudien. Baina Athletic tartean egonda amore ematea da normalean inoiz gertatzen ez dena. Gainera, orain bai, 63garren minutuan, a zenolako atzerarapenaz, Navarrok bigarren horia ikusi du. Orbaiz Gurpegiren ordez. Sevillan Konko behera eskuin hegalera pasa da eta Dabo ezker lateralera. Athletic erasora, Ion Velezek langa gainetik errematatu du, Susaetak lana eman dio Palopi, eskuinez eta gero buruz, baina alferrik, Llorenteren burukada bezala 70garrenean, edota Koikiliren urrutiko saiakerari gertatu zaion legez.

Manzano lasai, Perotti Capelen ordez sartuz. Dena den, azkenik Llorentek gola egin du 74. minutuan, Susaetaren erdiraketa ona buruz, orain bai, barrura errematatuz. Negredo Luis Fabianoren ordez sartu da, dena zen jaia eta algara 76garren minutuan egoera etxekoentzat zertxobait ilundu den arte. Llorenteri heldu egin diote eta epailea ezetz esaten ari zen bitartean Konkoren penaltia heldu da, eskuz Gabilondoren jaurtiketa nabarmen mozteagatik. Llorentek jaurti du, Palopek norabidea asmatu ostean baloia desbideratu eta aldaratzea, zorionez, Llorentek barrura bidali du.

Ia ordu laurden bat aurretik eta partida guztiz irekita zegoen. Eta futbola horrela denez gero, bakoitzaren gabeziekin eta arerioaren meritoekin batera esplikazio logikorik ez duten gauzak agertzen dira. Alferrik izan dira berpizkundea, berdintzeko gogoak etab. Negredok Iraizozi falta nabarmena egin dion jokaldian, Ustaritzek baloia nahi gabe Negredoren sarreraren eraginaren ondorioz jauzi denean eskuz ikutu du, zutitu da eta atepean baloia urruntzea lortu du Negredorekin borrokan eta, hara! laguntzaileak penaltia asmatu du Kanoutek laugarrena egin zezan.

Amorrua eta ezintasuna nagusitu dira, baina arestian aipatu dugun bezalaxe, amore ematea ez dator gure taldearen hiztegian eta luzapenean Gabilondok buruz, Martinezen pase bikaina jasoz, hirugarrena egin du. Aurrekoetan bezala, kalitatezko jauzia egiteko tenorean ate joka gelditzen gara, baina aukeratzekotan, kanpoan geratzea soilik gure gabeziengatik izatea hobesten dugu.

Eta zelaian gertatu dena gutxi balitz, espedizioak ezin izan du Bilboko aireportuan lurra hartu aurrez aurretik zeukan baimena eta ohiko orduetan bertan behera geratu delako. Laguntza honekin zertarako kalterik beharko….