Athletic Club - RCD Espanyol
Jardunaldia 15
Liga

Athletic Club - RCD Espanyol

Athletic Club
Athletic Club
21
RCD Espanyol
RCD Espanyol
  • 72' Llorente
  • 76' David López
  • Osvaldo 32'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Desabantaila gainditzeko, fedea eta jokua

Athletic Clubek 2 Espanyolek 1Athletic Clubek 2-1 irabazi dio bost jardunaldi jarraian galdu gabe zeraman…

Athletic Club

Athletic Clubek 2 Espanyolek 1


Athletic Clubek 2-1 irabazi dio bost jardunaldi jarraian galdu gabe zeraman RCD Espanyol taldeari. Llorente eta David Lopez gure golegileak izan dira bigarren zatian eta lehenean Osvaldok egindakoa gainditu dute. Gauzak horrela, Athletic Clubek Ligako etxeko elkarren segidako bosgarren garaipena lortu du eta Levanteren aurkako lehian, Ligako urteko azkena, bisitari moduan duen erronka gainditu beharko du.

Espanyolek lehen zatian laugarren postuan hirugarrena jauzi egiteko prest irten dela erakutsi du eta hasieratik arriskua sortzeari ekin dio, baloi jabetza bereganatuz eta lerroen arteko espazioak primeran aprobetxatuz. Lehen aukera Luis Garciak buruz errematatuz izan du, baina Iraizozek badaezpada kornerrera langa gainetik desbideratu du.

Gure taldeak baloi luzeak hobetsi ditu, eta epailea zaleen haserrea pizten ari zen bitartean Muniain Kameniren aurrean eta Toquerok buruz abaguneak izan dituzte, argiegiak ez baziren ere, batez ere Osvaldok izan duen lehen aukerarekin alderatuz. Aurreralaria Iraizozen aurrean bakar bakarrik geratu da eta atezainak asmoak igerri dizkio eta hortik gutxira, hasieran bezala, Iraizozek beste baloi loratu bat kornerrera bidali du eta Verduri gauza bera egin dio. Errepikapena zirudien.

Harmailak berpiztu dira epaileak Chicari txartel horia ateratzeagatik kontraeraso garbia moztu duenean, baina Espanyolek bereari eusten zion eta, oraingoan bai, 33garren minutuan, Osvaldok lasaitasunez 0-1 egin du Verduren pasea jaso eta gero.

Zurigorrien errakzioa bihotzez heldu da eta atsedenaldira arte, Espanyoleko jokalariak lurretik altxatu direnean behintzat, hainbat abagune sortu dira. Esaterako, Muniainek 35garrenean Kameniren eskuetara jaurti du eta bi beranduago Datolok Iraizozekin topo egin duen arren, Athleticek ez du etsi eta Toquerok bakar bakarrik Kameniren aurrean kanpora jaurti du eta luzapenean Iraolak goregi jaurti du egoera onean zela.

Eguna ez zela bazirudien. Atsedenaldiaren bueltan Orbaiz Javi Martinezen ordez zelairatu da. Hasteko berri txarrak, Amorebietak bosgarren txartel horia ikusi baitu eta ezin izango du larunbatean jokatu.

Dena den, Athletic ez da gehiegi berotu eta pixkanaka Espanyol bere zelaian sartu du baloia ongi mugituz eta azkar berreskuratuz. Abaguneak ere heltzen Joan dira, lehendabizio 55. minutuan Susaetaren erdiraketa Llorentek eta Toquerok behar zen moduan ezin izan dutenean errematatu. Gainera bigarrenari inolaz ere izan ez den falta seinalatu zaio.

Ostean David Lopez Susaetaren ordez zelairatu da eta Llorentek, 59garren minutuan, gutxigatik kanpora eskuinez jaurti du. Beste David Lopez, Espanyolekoa, Datoloren ordez zelairatu da, baina Pochettinoren jokalariek jada ez zuten baloia. Athleticek bai eta zentzuz mugitzen zuen. Eta banakoa heldu da 73. minutuan Llorentek buruz Iraolaren erdiraketa errematatu duenean.

Hortik aurrera talde bat baino ez da egon bero-bero zegoen San Mamesen. Muniainek jaurti du, Kamenik urrundu, eta aldaratzea ezin errematatu, baina gaurkoa sartu berrien eguna zirudien eta David Lopezek faltaz, maisuki, 78. minutuan bigarrena egin du. Orduan bai, bisitariak presaka eta korrika ibili dira. Alvaro Duscherren ordez sartu da, gurean 81garrenean Gabilondo Muniainen ordez eta 86garrenean Sergio Garcia Callejonen ordez.

Toquerok aukera bat izan du eta, era berean, bisitarien saiakerak antzuak izan dira, bigarren zati osoan ez baitute abagunerik sortu. Hobeto etxeko bolada onari eusteko eta bide batez, lehendabizikoz, gola jaso eta gero, Athletic Clubek partida gainditzea lortu du.