Athletic Club - Málaga CF
Jardunaldia 37
Liga

Athletic Club - Málaga CF

Athletic Club
Athletic Club
11
Málaga CF
Málaga CF
  • 54' David López (p.)
  • Recio 41'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Taldea UEFA Europa Leaguen dago

Athletic Clubek 1 Malagak 1Athletic Clubek eta Malagak 1-1 berdindu dute. Recio eta David Lopez,…

Athletic Club

Athletic Clubek 1 Malagak 1


Athletic Clubek eta Malagak 1-1 berdindu dute. Recio eta David Lopez, penaltiz, golegileak izan dira. Emaitza honekin gure taldeak UEFA Europa League 2011-2012 jokatuko du. Falta den Ligako jardunaldiari begira, Santanderren jokatuko dena, ea hurrengo denboraldiko partida ofizialen zerrenda uztailean edo abuztuan hasiko den erabakitzeke dago. Athletic Clubek Atletico Madrilek edota Sevillak eskuratzen dituzten emaitza berberak eskuratuta, bosgarren edo seigarren izango da.

Denboraldi hasieran aspaldiko partez markaturiko helburua lortu du Athletic Clubek. Kanpainaren lehen urratsetan inork bigarren eskoziar Ligarik onenenean Bartzelona eta Real Madril kenduta europar txartela lortzeko zeintzuk izango ziren hautagaiak aipatuz gero, seguru Valentzia, Vila-real, Sevilla edota Atletico Madril aipatuko zituen eta asmatuko zuen, hauen artean Athletic ere jada dagoen arren. Honen inguruan eztabaida anitz egin daiteke eta kanpokoa ia beti gehien baloratzen denez, askok pentsatuko dute gure taldea hogeita bosgarrenez europar txartela eskuratzea balentria ez denik, baizik eta besteen gabezia, ia urtero Europara udako biretatik at, joango bagina bezala. Datuak hor daude, eta gure azken Liga biak eskuratzearen ondorioz Europako Kopan jokatu zenetik (1984-1985) soilik hamar aldiz sailkatu gara kontinentetik zehar ibiltzeko, hauetatik azken lau urteotan bi aldiz eta iazko denboraldian gutxigatik .

Helbururaino heltzeko, bidea ez da samurra izan. Llorentek, buruz lana eman dio ia ustekabean Caballerori , baina Malaga askoaz hobeto zelairatu da eta Batistak, nork bestela?, lehen aukera izan du eskuinez gutxigatik kanpora errematatuz. Andaluziarrek zergatik horren bolada ona zeramaten erakutsi dute, baina Athletic suspertu da, nahiz eta azken metroetan argitasunik ez izan. Abagunerik argiena David Lopezek izan du, baina bere falta jaurtiketa Caballerok oinarekin urrundu du. Ez dakiguna da baloia barruan ala marra gainean zegoen eta ez zen erraza asmatzea.

Castillok bide beretik segitu du eta bere ezkerkada Caballerok urrundu du. Kontrola zurigorria zen eta beste zelaietan gertatzen zena oraindik ez zen horren garrantzitsutzat jotzen. Halako batean ia zelai erditik zeharkatzen ez zuen Malaga esnatu da eta minutu gutxitan gure zalantzak biderkatu ditu.

Lehenengo eta behin Juanmik, jokoz kanpoko egoeran?, Iraizoz gainditu du, baina ez Amorebieta, atepean baloia salbatu duena. Ezinezkoa izan da hortik gutxira, Reciok 41garrenean, eskuinez zero eta batekoa ezarri baitu eta atsedenaldira joan baino lehen Iraizozek, bikain Batistaren baloia loratua mozteko, partida hauts zedin ekidin du.

Taldeak jakin bazekien berdintzeko aukera izango zuela, ez zekiena zen horren azkar iritsiko zenik, 54. minutuan Llorenteri penaltia egin baitio Demichelisek eta gainera bigarren txartel horia ikusi du, bere taldea bat gutxiagorekin utziz. David Lopezek erantzukizuna hartu du, baina zartakoa langaren aurka jo du, aldaratzea Eliseuk besoarekin moztu du eta laguntzailea erne bezain ausart egon da berriro hamaika metroetara itzultzeko. Oraingoan bai, David Lopezek harmailetan hainbat pasartetan zegoen izua ez du sentitu eta banaka ezarri du.

Beste emaitzek denetik izan dute: Hobetu dira Espanyolen aldetik eta okertu Sevillaren aldetik. Bitartean Athleticek ez zeukan argi zer egin eta 77garren minutuan Llorenteren jaurtiketa Caballerok urrundu badu ere, zurigorrien erasoak ez ziren argiak, Malagak goian jokalari berberak mantentzen baitzituen, atzeko lera sendotu du, Kris Marescaren ordez zelairatuz, lehen zatiko arriskuarekin alderatuz gauzak moteldu badira ere eta arriskurik ez igarotzea deliberatu da. De Marcos David Lopezen ordez eta gero Gabilondo Llorenteren tokian, De Marcos bigarren aurrelari moduan ipini da, Gabilondo ezkerrean eta Muniain eskuinaldetik. Geneukana mantentzeko joera zale askori ez zaio gustatu eta denboraldiko helburua lortzea ez omen da nahiko arrazoia izan hamaika hilabetez buru belarri aritu den taldea txalo artean agurtzeko.

Hori bai, bere aldetik Pellegrinik argi eta garbi esan du asteburu honetan Bartzelonaren aurkako lehia dela-eta, jaia antolatuko dutela jaitsieraren atzaparretatik ihes egitea suposatzen duen guztia ospatzeko. Gure taldea, bitartean, Santanderrera abiatuko da aspaldiko partez garbiro markatu zen helburua ahal bada bosgarren edo seigarren postuarekin biribiltzera. Oporrak hartu baino lehen, ea jada berea ospatu duen arerioa gainditzeko gai garen.

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatu du: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Amorebieta, Castillo; David Lopez, Javi Martinez, Orbaiz, Muniain; Llorente eta Toquero. Aulkian Raúl; San Jose, Iturraspe, De Marcos, Gabilondo, Ibai Gomez eta Urko Vera.

Malaga CF-ek honako hamaikakoa zelairatu du: Willy Caballero; Gamez, Welligton, Demichelis, Eliseu; Recio, Sandro Silva, Apoño, Maresca; Batista eta Juanmi. Aulkian Arnau, Fernando, Sebas Fernandez, Rosario, Gaspar eta Portillo egon dira.

Epailea Muñiz Fernandez izan da.