Real Racing Club de Santander - Athletic Club
Jardunaldia 38
Liga

Real Racing Club de Santander - Athletic Club

Real Racing Club de Santander
Real Racing Club de Santander
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 88' Kennedy
  • David López 20'
  • Llorente 21'

KokapenaEl Sardinero , Santander

Garaipena europar helburua ospatzeko

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Real Racing Cluberi. David Lopez eta Llorente golegileak izan dira…

Athletic Club

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Real Racing Cluberi. David Lopez eta Llorente golegileak izan dira eta Kennedyk egin du etxekoen gola. Gure esku zegoen eta taldeak bere lana bete du. Garaipenari esker, Athleticek europar sailkapena biribildu egin du eta 2011-12 Europa League jokatzeari abuztuaren 18an ekingo dio. Gainera, pasa den astean egin ezin izan zen ospakizunerako tartea aurkitu da San Mamesetik urrun, Santanderren hain zuzen ere. Bilbokoak edonon jaiotzeko eta ospatzeko gai garela ote?.

Dena dela, hasieran zurigorriek erraztasun gehiegi eman dituzte, gero eraginkortasuna erakutsi dute eta, askotan gertatzen zaigun legez, bigarren zatian dena zeharo bideratzeko aukera izan dugun arren, ordua eskatzen amaitu dugu. Zorionez, amaiera ona izan da oso eta lantaldea oporretan dago jada, askorentzat oraindik nazioarteko hitzorduak falta diren arren.

Ez zen jardunaldi erraza (Sevillak eta Atletico Madrilek ere euren partidak irabazi dituzte eta hasieratik bideratu ere) eta etxekoek dena ipini dute soropilaren gainean zaleei garaipena eskaintzeko. Lehen minutuak beldurgarriak izan dira, Giovani laugarrenean Castilloren lagapenarekin aurkitu da, baina ezin izan du Iraizoz gainditu. Asko kostatzen zitzaigun ekimena eramatea eta Racing erosotasun handiz gure bizkarra bilatzen zuen.

Aurrekoa gutxi balitz edozein tokitik saiatzen ziren eta Iraizozek laga gainetik Henriqueren bere zelaitik bidali zuen baloi loratua. Sevilla eta Atletic Madril jada bideratuta zeuzkaten euren partidak eta hainbat minututan zazpigarren postuaren itzala agertu da. Aitzitik, hogeigarren minutuan itzalak desagertu dira: Llorenteri falta egin diote eta ateak txita hainbeste aldiz prestatzen dituen jaurtiketetako bat lortu du David Lopezek Toño gaindituz.

Racingek kolpea nozitu du eta are gehiago ia minutu berean Llorentek egin duen bigarren gola. Orbaizen pasea hartu du atzelarien bizkarrean eta Toñoren irteera lasaitasunez eta kalitatez gainditu du. Zailena, beste behin ere, egina zeukan Athletic Clubek, baina betiko moduan lan eskerga egin behar izan du. Iraizozek bitan Rosenbergi banan banakoan irabazi dio eta Muniainek ez du Toño gainditu atsedenaldia baino lehen.

Hori bai, bigarren zatia askozaz hobeto ekin diogu, ezusterako tarte gutxi utziz, baina, esaterako Levanteren aurka gertatu zitzaigun legez, gol zaparrada ia lortzetik, azken uneotan sufritzera pasa gara eta gaurkoa ez da salbuespena izan, amaieran zaleekin ospatzeko gogo gehiago eman badigu ere. Hasteko Llorentek enegarren penaltia eskatu du. Epaileak ezetz zioen. Gero, Llorentek berak buruz errematatu du David Lopezen erdiraketa bikaina, baina hor zegoen Toño eta aldaratzea ezin izan du barrura bidali. David Lopezek jaurti du eta atzelari batek kornerrera urrundu du. Hortik gutxira bolea izugarria bidali du Lopezek berak eta Toñok berriro era erantzun bikaina eskaini du.

Etxeko zaleek eskatu duten Kennedy zelairatu da Pinillosen tokian. Llorentek berriz burukada ona lortu du, baina hor segitzen zuen Toñok. Marcelino zerbait saiatu da Ivan Bolado Rosenbergen tokian sartuz , baina Athleticek ez zuen ezusterako zirrikiturik utzi nahi. Muniain beste behin ere atezainaren aurrean kokatu da eta Toñok, berriro ere, oina zentzuz erabili du.

Mallorca eta Espanyol saiatzen ari ziren, baina alferrik, gurea zen ardura nagusia. Ivan Bolado sartu da Rosenbergen ordez, Ibai Toqueroren ordez eta Francisen txartel gorriaren ostean Cisma Munitisen ordez. Lacenek izan du bigarren zatiko etxeko lehen aukerarik aipagarriena, altuegi jaurti du, eta Kennedyk abisua ema du, partida amaitzeko oso gutxi falta zela. Gabilondo Muniainen tokian zelairatu da. Racing hilzorian zegoen, baina bost minutu falta zirela, Kennedyk Martinezen oparia aprobetxatu du areaz kanpotik bat eta bikoa ezartzeko.

Gurpegi David Lopezen ordez izan da azken aldaketa eta etxekoek presioa handia egin dute. Zorionez Athletic sendo egon da atzeko lanean eta, Torrejonen burukada bat kanpora zihoala ikusi ondoren, epailea partida amaitutzat eman eta berehala merezitako jaia piztu da. Helburua lortuta geneukan, baina orain lana biribildu da. Merezita gainera.