Athletic Club VS Real Madrid 2013-4-14 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
31. Jardunaldia

Athletic Club0 : 3Real Madrid

Ronaldo2'
Ronaldo68'
Higuain76'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
14/04/2013
Ordua
21:00
Data eta ordua
2013-4-14 - 21:00

Hasieratik aldapaz gora

Athletic Clubek 0 Real Madrilek 3 Athletic Clubek 0-3 galdu Real Madrilen aurka. Ronaldok (2)…

2013ko api. 14a

Athletic Clubek 0 Real Madrilek 3

Athletic Clubek 0-3 galdu Real Madrilen aurka. Ronaldok (2) eta Higuainek egin dituzte bisitarien golak. Partida aldapaz gora hasi da, lehendabiziko minutuan bisitariek faltaz zero eta batekoa egin baitute, baina orekatua oso mantendu da 70. minutura arte, Ronaldok buruz zero eta bikoa egin duenean.

Hortik amaiera arte partidak bere xarma galdu du eta azken emaitzak beharbada gehiegizko aldea erakutsi du, baina ez da gauza berria edota harrigarria Real Madril tartean denean. Bestalde, nahiz eta markagailua ia hasieratik kontra izan, zaleek taldeari etengabeko sostengua ematen segitu dute.

Zazpi partida falta dira Liga amaitzeko eta jaitsierekiko aldea zortzi puntukoa da. Beraz, garrantzi handiko partida izango da Athletic Clubek A Coruñan igandean jokatu beharko dutena.