Barakaldo CF - Athletic Club

Barakaldo CF - Athletic Club

Barakaldo CF
Barakaldo CF
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 41' Ariño
  • Ibai 22'
  • Aduriz 82'

KokapenaLasesarre , Barakaldo

Barakaldok 1 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatuko du: Raul, Javi Martinez, Castillo, Ekiza, Ramalho, San Jose, Ibai,…

Athletic Club

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatuko du: Raul, Javi Martinez, Castillo, Ekiza, Ramalho, San Jose, Ibai, Ruiz de Galarreta, Aduriz, Toquero, Igor Martinez.

Aulkian Undabarrena, Arrizabalaga, Markel Etxeberria, Isma Lopez eta Ander Herrera egongo dira.

Barakaldo: Aitor Fernandez, Medina, Alberto, Ariño, Mendez, Aguiar, Rubio, Izurza, Camino, Espinosa eta Aitor Villar. Aulkian Javi Montoya, Basagoiti, Garrido, Eraña, Axel, Jaime, Ivan eta Kerman egongo dira.

Epailea Gonzalez da, eta Palacio eta Gomez, laguntzaileak.

Ivan Urbanori omenaldia egin diote partida hasi baino lehen.
Hasi da lagunartekoa Barakaldon.
Barakaldok goian presionatu nahi du.
8m. Imanolen erdiraketa Raulek harrapatu du.
Caminoren jaurtiketa Raulek harrapatu du. 10m
Falta arriskutsua Barakaldoren alde.
Eneko Rubiok altuegi jaurti du 16m.
Adurizen errematea Aitorrek harrapatu du. Erdiraketa ona Castillorena izan da. 18m.
GOOOOLA! 0-1 IBAIK. Adurizek baloia atzera pasa eta Ibaik eskuinez arrasean barrura bidali du. 22m.
29m. Ruiz de Galarretak ezkerrez kanpora jaurti du.
31m. Unai Medinaren banako jokaldia. Jaurti eta Raulek ondo desbideratu du.
1-1 Ariñok area txikitik aldaratzea errematatuz. Aurretik burukada bi langara joan dira. 41m.
Ibai Gomezek falta jaurti du. Kanpora gutxigatik. 43m.
Atsedenaldian banako berdinketa. Ariño eta Ibai golegileak.

ATSEDENALDIA

Hiru aldaketa atsedenaldian. Barrura Etxeberria, Isma Lopez eta Herrera eta aldageletan Ibai, Javi Martinez eta Ruiz de Galarreta.

Bigarren zatia hasi da. Barakaldok aldaketa bi egin du: Eraña eta Garrido barrura eta aldageletan Ariño eta Camino.
48m. Villarrek ezkerrez jaurti du kanpora.
Ismael Lopezen jaurtiketak atzelari baten gorputzean jo du. 48m
Castillok ezkerrez kanpora jaurti du. 55m.
Montolla Aitor Fernandezen ordez 60m.
61m Toqueroren errematea buruz. Desbideraturik.
Villarrek bakar bakarrik gutxigatik kanpora jaurti du. 62m.
Garridok buruz langa gainetik. 65m.
69m. Medinaren barneraldia Raulek urrundu du lehen zutoinean.
Kerman eta Jaime Mikel eta Espinosaren ordez.
75m. Villarren beste aukera bat eta errematea langa gainetik joan da.
77m. Villarren jaurtiketa Raulek harrapatu du. 78m. Villarrek berriz eta Raulen irteera ona baloiaz jabetzeko.
Montollak baloia kendu dio bere irteeran Adurizi. 78m. Basagoiti Medinaren ordez.
Goooola 82m. 1-2 ADURIZek buruz Markel Etxeberriaren erdiraketaren ostean.
Undabarrena Igor Martinezen ordez.
Axel eta Ivan, Rubio eta Albertoren ordez.
Markel Etxeberriaren eskuinkada langa gainetik. 86m.

AMAIERA