
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2013-14
- Real Betis - Athletic Club
Real Betis - Athletic Club


- Muniain 34' (p.)
- Guillermo 80'
KokapenaBenito Villamarín , Sevilla
Garaipena itzuli da
Real Betis Balompiek 0 Athletic Clubek 2 Athletic Club garaipenaren bidera itzuli da Sevillan, Real…

Real Betis Balompiek 0 Athletic Clubek 2
Athletic Club garaipenaren bidera itzuli da Sevillan, Real Betis Balompie 0-2 mendean hartu eta gero. Iker Muniainek, penaltiz lehen zatian, eta Guillermok, buruz bigarrenean, egin dituzte golak. Azken honen kasuan lehendabizikoa da Lehen Mailan.
Partida arraro samar izan da eta Betisek ikusi dituen txartel gorriek baldintzatu dute. Lehen zatian aukerarik garbienak gureak izan badira ere, gola ez da azken minutuetara arte heldu, Solari egin dioten penaltia Muniainek gauzatu duenean hain zuzen ere.
Berehala Perquisi gorria erakutsi diote eta bigarren zatiaren hasieran Lolo Reyesek ere bigarren horia ikusi du. Hau da, Betis bederatzi jokalarirekin geratu da zelaian, baina gure jokalariek ez dute erritmorik eta ezta modurik aurkitu norgehiagoka lehenago erabakita uzteko. Azkenean Guillermo irten berriak Ligako bere lehendabiziko gola egin du buruz Susaetaren erdiraketa errematatuz.
Hiru puntu gehiago, bosgarrenarekin lau puntuko aldea mantentzeko eta ostiralean San Mamesen Granada izango dugu bisitari. Hamahiru jardunaldi falta dira eta, beraz, hemendik aurrera puntu guztiek gero eta garrantzi gehiago izango dute.
Hamaikakoan

Adán
Leo
Nono
Juanfran
Dídac
Salva Sevilla
Perquis
N'Diaye
Reyes
Cedrick
Rubén Castro
Ordezkoak
Jordi
Nosa
Matilla
Pedro
Chica
Chuli
Juanma
Entrenatzaileak
Gabriel Humberto Calderón

Real Betis
Hamaikakoan
