RCD Espanyol - Athletic Club
Jardunaldia 5
Liga

RCD Espanyol - Athletic Club

RCD Espanyol
RCD Espanyol
32
Athletic Club
Athletic Club
  • 24'49' Víctor S.
  • 66' Sergio García
  • De Marcos 43'
  • Ibai 92'

KokapenaCornellà-El Prat , Cornellà-El Prat

Hasiera bigunak garesti ordaindu dira

RCD Espanyolek 3 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 3-2 galdu du Espanyolen aurka Cornellan. Victor…

Athletic Club

RCD Espanyolek 3 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 3-2 galdu du Espanyolen aurka Cornellan. Victor Sanchezek -2- eta Sergio Garciak etxekoen golak egin dituzte eta De Marcosek eta Ibai Gomezek gure taldearenak.

Lehen zatian Espanyolen hasiera onari erantzun ona eman dio Athletic Clubek. Ez da abagune gehiegirik egon, baina Sanchezek bere lehena aprobetxatu egin du izugarrizko gola egiteko, atsedenaldia baino lehenago De Marcosek berdindu duen arren. Markagailua husna zihoala epaileak ez du Colottoren penalti argia adierazi.

Bigarren zatiaren hasiera eskas samarra izan da eta Espanyolek abantaila ona eskuratu du. Azken minutuetako joko hobeagoa eta erreakzioa beranduegi heldu dira eta Ibaik faltaz bigarrena egin badu ere, ez da berdintzeko astirik egon.
Hurrengo erronkak ia atsedenerako tartea utzi gabe datorkigu, ostegunean San Mamesen Real Betis Balompieren aurka. Aukera berri bat bolada onari berrekiteko.