Athletic Club - Getafe CF
Jardunaldia 29
Liga

Athletic Club - Getafe CF

Athletic Club
Athletic Club
10
Getafe CF
Getafe CF
  • 40' Susaeta

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Garaipena azken txanpari ekiteko

Athletic Clubek 1 Getafek 0 Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Getafe CF taldeari San Mamesen….

Athletic Club

Athletic Clubek 1 Getafek 0

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Getafe CF taldeari San Mamesen. Markel Susaetak sartu du partidako gol bakarra 40. minutuan astean zehar Lezaman landu den estrategiako jokaldiaren eskutik, areaz kanpotik Herreraren pasea maisuki errematatuz. Bere bosgarren gola da eta horri esker merezitako garaipena erdietsi du gure taldeak, nahiz eta markagailuan aldea estua izan den heinean tentsioa azken unera arte mantendu den. Hiru puntu gehiago eta zurigorriek jada 55 puntu daukate, modu ezin hobea azken txanpa erabakigarriari ekiteko.

Beste garaipen bat golik jaso gabe Elxera asteartean abiatu baino lehenago. Okerrena Carlos Gurpegik eskuin belaunean izan duen zartadura.