Levante UD - Athletic Club
Jardunaldia 32
Liga

Levante UD - Athletic Club

Levante UD
Levante UD
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 66' San José (b.a)
  • Aduriz 15'45'

KokapenaCiutat de València , Valencia

Aurrerapauso galanta

Levantek 1 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek garaipen garrantzitsua eskuratu du Levanteren zelaian (1-2) Adurizek…

Athletic Club

Levantek 1 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek garaipen garrantzitsua eskuratu du Levanteren zelaian (1-2) Adurizek egin ditu gol biak eta San Josek etxekoen sartu du bere atean. Gainera, markagailua golik gabe zela, atzelarik berak penalti bat kanpora bota du.

Hala eta guztiz ere taldeak indarra erakutsi du kontrako faktore guztiei aurre egiteko, baita ere Mikel Ricok sufritu duen zartadurari ere.

Gauzak horrela, sei jardunaldi falta dira eta Athletic Clubek sei puntuko aldeari eusten dio bosgarrenarekiko, Sevillarekiko hain zuzen ere. Aldi berean, gero eta gertuago dago europar lehiaketa baterako sailkapen matematikoa.

Hurrengo erronka, astelehenean, 22:00etan Malagaren aurka. Inork ez zuen esan erraza izango zenik eta zurigorriak azken ahaleginerako prest daude.