Málaga CF VS Athletic Club 2014-8-23 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
01. Jardunaldia

Málaga CF1 : 0Athletic Club

Luis Alberto35'
Laburpen bideoa
Estadioa
La Rosaleda
Herria
Málaga
Data
23/08/2014
Ordua
19:00
Data eta ordua
2014-8-23 - 19:00

Punturik erdiesteko modurik ez

Malaga CF-k 1 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 1-0 galdu du La Rosaledan Malaga CFren…

2014ko abu. 23a

Malaga CF-k 1 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 1-0 galdu du La Rosaledan Malaga CFren aurka, punturen bat urratzeko merezimenduak egin duen Ligako lehen partidan. Luis Albertok, lehen zatiaren hondarrean egin du norgehiagokako gol bakarra penalti bat jaurti ondoren. Iraizozek jaurtiketa desbideratu egin du baina baloia jaurtitzailearengana heldu da eta horrek barrura bultzatu du baloia.

Gure taldeak partidaren ia ekimena osoa eraman du, baina argitasuna falta zaio azken metroetan. Aurrekoa gutxi balitz, azken unetan epaileak gol argia eta garbia baliogabetu egin dio Iraizozi eta ostean eman dituen argibideek ez dute inor konbentzitu.

Denboraldi hasi berri honetan tarte gutxi dago amaitzen den partidaz hitz egiteko eta oraingo honetan arrazoi gehiagoekin, SSC Napoli asteazkenean etortzen baitzaigu eta San Mames leporaino egongo da Championsen aurrerapausoa emateko.