
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2014-15
- UD Almería - Athletic Club
UD Almería - Athletic Club


- X.Etxeita 56'
KokapenaJuegos Mediterráneos , Almería
Etxetik kanpoko lehen garaipena heldu da
UD Almeriak 0 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 0-1 irabazi du UD Almeriaren aurka Juegos…

UD Almeriak 0 Athletic Clubek 1
Athletic Clubek 0-1 irabazi du UD Almeriaren aurka Juegos del Mediterraneo futbol zelaian. Xabier Etxeitak norgehiagokako gol bakarra egin du bigarren zatiaren hasieran, korner baten ondoren Muniainen jaurtiketaren errebotea oin puntarekin sareetara bidaliz.
Ez da lehia ikusgarria izan, batez ere lehen zatian, baina etxetik kanpoko lehendabiziko garaipena garrantzitsua da oso Ligako sailkapenean, zortzi punturekin, arnasa hartzeko. Halaber, azpimarratzekoa da Unai Bustinza jokalariaren debuta. Gutxi dira kumeetatik lehen taldera jokatzera iristen direnak maila guztietatik pasa ondoren eta gaurkoan halaxe gertatu da, Lezaman 9 urterekin kumeen B taldean sartu zen eta.
Ea garaipena hurrengo jardunaldietarako inflexio puntua bihurtzen den, Sevilla FC eta FC Porto etxean eta Valentzia CF etxetik at hurrengo arerioak baitira.
Hamaikakoan

Rubén Martínez
Ximo Navarro
Trujillo
Mauro Dos Santos
Verza
Wellington Silva
Hemed
Dubarbier
Edgar Méndez
Thomas
Ramón Azeez
Ordezkoak
Thievy
Soriano
Corona
Julián Cuesta
Michel Macedo
Fran Vélez
Zongo
Entrenatzaileak
Francisco Javier Rodríguez

UD Almería
Hamaikakoan
