Athletic Club - Sevilla FC
Jardunaldia 10
Liga

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
10
Sevilla FC
Sevilla FC
  • 13' Aduriz

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Bigarren garaipena erreskadan lortu da

Athletic Clubek 1 Sevilla FCk 0 Athletic Clubek Sevilla FC mendean hartu du San Mamesen…

Athletic Club

Athletic Clubek 1 Sevilla FCk 0

Athletic Clubek Sevilla FC mendean hartu du San Mamesen (1-0) eta bigarren garaipena erreskadan lortu du Ligan. Aritz Adurizek partidako gol bakarra egin du 13. Minutuan baina lehen zatian zelaia utzi behar izan du, lesio bat dela medio.

Zurigorriek partida ona egin dute eta bigarren astez jarraian euren atea golik jaso gabe utzi dute, kasu honetan Ligan lidergoa esklusibaz bereganatzeko aukera zuen talde indartsu baten aurka. Lan eskerga, lehen zatian agintzen eta bigarrenean eusten, hamaikagarren puntua eskuratzeko.

Gauzak horrela, Athletic Clubek UCL-n parte hartu zuen azken denboraldiko antzeko zenbakiak ateratzen ditu Ligan (1998-99), 11 puntu orain, 10 garai hartan, eta Europan, bat orain, bi garai hartan.

Dena den, zenbakiak handitzeko hurrengo aukera asteazkenean bertan helduko da, FC Portoren aurka San Mamesen, beraz, beste goi mailako lehia dugu zain.