- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2014-15
- Valencia CF - Athletic Club
Valencia CF - Athletic Club
KokapenaMestalla , Valencia
Berdinketa landuta
Valentzia CFk 0 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek golik gabeko berdinketa lortu du Mestallan. Ongi…
Valentzia CFk 0 Athletic Clubek 0
Athletic Clubek golik gabeko berdinketa lortu du Mestallan. Ongi landutako emaitzaren ostean, gure taldeak Ligan hirugarren partida erreskadan golik jaso gabe darama eta lau partida galdu barik, hamabi puntutik zortzi lortuz.
Valentziakoa ez zen erronka makala, orain arteko etxeko partida guztietan hiru gol eginak baitzituzten, batez ere estrategiari atera dioten etekin paregabearen eskutik. Gaurkoan ez da horrela gertatu, zurigorriek lan eskerga egiteaz gain, eta bajak albo batera utziz, ongi antolatu direlako. Borroka asko, aukera gutxi, bakoitzak argi bana izan du, eta berdinketa emaitzarik justuena.
Beste geldiune bat datorkigu Espanyol San Mamesen hartu baino lehen, hilaren 21ean, 20:45ean. Partida horretarako, oraingoz behintzat, Muniain, Aduriz eta Guillermo lesionaturik daude.