Athletic Club - RCD Espanyol
Jardunaldia 12
Liga

Athletic Club - RCD Espanyol

Athletic Club
Athletic Club
31
RCD Espanyol
RCD Espanyol
  • 29' Aduriz
  • 44' Viguera
  • 78' Iturraspe

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Hiru gol Ligako bolada onari eusteko

Athletic Clubek 3 RCD Espanyolek 1 Athletic Clubek 3-1 irabazi dio RCD Espanyol taldeari San…

Athletic Club

Athletic Clubek 3 RCD Espanyolek 1

Athletic Clubek 3-1 irabazi dio RCD Espanyol taldeari San Mamesen. Adurizek, Viguerak eta Iturraspek egin dituzte golak eta azken txanpan Victor Sanchezek egin du bisitariena.

Gure taldeak arerioa baino intentsitate gehiago izan du eta baita beharrezkoa zen pazientzia ere korner jaurtiketa batean lehen gola egin arte. Hortik aurrera Athletic nagusi izan da, batez ere atsedenaldira heldu baino lehen Borja Viguerak bere lehendabiziko gola gure kamisetarekin partida ofizialean sartu duenetik.

Bigarren zatian zurigorriek ederto irakurri dute neurketa, Iturraspek urrutitik gol oso ona egin du eta Espanyolek berea, baina beranduegi zen erreakzionatzeko.

Hurrengo hitzordua UCL-n izando da, Lviv-en hain zuzen ere, Shakhtar taldearen aurka. Arerio zaila eta lehen aukera taldeko hirugarrenak amaitzeko aukerekin segitzeko.