Athletic Club VS Córdoba CF 2014-12-6 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
14. Jardunaldia

Athletic Club0 : 1Córdoba CF

Ghilas23'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
06/12/2014
Ordua
18:00
Data eta ordua
2014-12-6 - 18:00

Bolada on baten amaiera

Athletic Clubek 0 Cordoba CF-k 1 Athletic Clubek 0-1 galdu du Cordoba CF-ren aurka San…

2014ko abe. 6a

Athletic Clubek 0 Cordoba CF-k 1

Athletic Clubek 0-1 galdu du Cordoba CF-ren aurka San Mamesen. Ghilasek egin du partidako gol bakarra lehen zatian eta amaiera eman dio gure taldeak zeraman bolada onari.

Bisitariak atzean hasi dira partida eta atzean amaitu eta bitartean defentsako lan ona burutu tu dute, batez ere markagailuan aurretik ipini direnetik. Baloi jabetza izateak (68%) ez dio inolako fruiturik eman Athletici.

Alderik onena Williamsen debuta izan da.

Ligako porrotaren ostean Champions Leagueko azken partida izango dugu asteazkenean San Mamesen. Berdinketa nahikoa litzateke UEFA Europa Leaguen jarraitu ahal izateko, baina garaipena hobeto etorriko litzaiguke, hurrengo zozketan zerrendaburu izateaz gain, zentzazioak berreskuratze aldera.