Athletic Club - UD Almería
Jardunaldia 28
Liga

Athletic Club - UD Almería

Athletic Club
Athletic Club
21
UD Almería
UD Almería
  • 9' X.Etxeita
  • 26' Mikel Rico
  • Balenziaga (b.a) 47'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Bosgarrena erreskadan merezimendu osoz

Athletic Clubek 2-UD Almeriak 1 Athletic Clubek bosgarren garaipen erreskadan Ligan lortu du UD Almeria…

Athletic Club

Athletic Clubek 2-UD Almeriak 1

Athletic Clubek bosgarren garaipen erreskadan Ligan lortu du UD Almeria 2-1 mendean hartu ostean. Etxeitak (joanekoan ere talde andaluziarraren aurka gola egin zuen) eta Ricok gure taldearen golak egin dituzte eta Balenziagak bere atean bisitariarenak.

Kolore bakarreko partida izan da, Athletic Clubek merezimendu guztiak egin baititu amaieran abantaila handiago izan zedin baina ez du asmatu ate aurrean eta azken txanpan norgehiagoka ondo irakurri du bolada onari jarraitzeko eta duela hogeita hamar urteko marka on bat berdintzeko.

Jada 39 puntu, lasaitasuna ia ziurtaturik eta beste garaipen bat falta da jarri zen 42 urteko langara iristeko. Hortik aurrera zazpigarren postua jomugan legoke.

Seigarrenaren bila joateko ez da bidaia erraza izango Sevillara eramango gaituena, baina horretarako ohi baino denbora gehiago dago, hurrengo astean ez baitago Ligarik.