Elche CF - Athletic Club
Jardunaldia 37
Liga

Elche CF - Athletic Club

Elche CF
Elche CF
23
Athletic Club
Athletic Club
  • 32'40' Jonathas
  • Aketxe 79'
  • San José 86'
  • Williams 92'

KokapenaMartínez Valero , Elche

Zazpigarren postua, gure esku

Elx CF-ek 2 Athletic Clubek 3 Athletic Clubek 2-3 irabazi dio Elx CF taldeari Martinez…

Athletic Club

Elx CF-ek 2 Athletic Clubek 3

Athletic Clubek 2-3 irabazi dio Elx CF taldeari Martinez Valeron jokatu den norgehiagokan. Jonathasek egin ditu etxekoan gol biak lehen zatian eta, partidaren azken txanpan, Aketxek, San Josek eta Iñaki Williamsek hasierakoari buelta eman diote.

Gauzak horrela gure taldeak zazpigarren postua berreskuratu egin du Liga amaitzeko partida bat falta dela, larunbatean 18:30esan San Mamesen seigarren amaituko duen Vila-realen aurka. Liga FC Bartzelonak irabazi duenez hurrengo denboraldiko Superkopa ere jokatuko du Athletic Clubek.

Zurigorriek ez dute lan onik burutu lehen zatian, baina bai bigarrenean, konfiantza ez dute galdu eta erabaki batzuetan zorterik izan ez duten arren azkenean urrezko hiru puntuak eraman dituzte. Gainera Aketxek bere lehen gola egin du Athletic Clubekin eta Williamsek lehendabizikoa Ligan.