
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2014-15
- Athletic Club - BATE Borisov
Athletic Club - BATE Borisov


- 47' San José
- 88' Susaeta
KokapenaSan Mamés , Bilbo
Agur Champions, ongi etorri Europa League
Athletic Clubek 2 BATE Borisovek 0 Athletic Clubek 2-0 irabazi dio BATE Borisov taldeari. San…

Athletic Clubek 2 BATE Borisovek 0
Athletic Clubek 2-0 irabazi dio BATE Borisov taldeari. San Josek eta Susaetak, biek bigarren zatian, egin dituzte gure taldearen golak.
Garaipenari esker taldeak hirugarren tokian amaitu du UEFA Champions Leagueko Multzoen Fasea. Beraz, hurrengo urtean UEFA Europa League jokatzeko txartela eskuratu dugu eta zerrendaburu izango gara abenduaren 15ean egingo den zozketan.
Ezbairik gabeko garaipena, behar bada txikiegia egindako merezimenduengatik, 1998-99 denboraldian puntu bat baino gehiago lortuz eta fase honetan Ajax, Roma, Liverpool, Anderlecht edota Galatasaray bezalako taldeek baino puntu gehiago eskuratuz edo Zenitek eta Portugaleko Sportingek bezainbeste.
Okerrena Iraolaren lesioa izan da. Jokalariak berebiziko txalo zaparrada jaso du zaleen aldetik.
Eta igandean Donostiara, hor Ligako hitzordua ez da samurra izango.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

BATE Borisov
Hamaikakoan
