Torino FC - Athletic Club
Final hamaseirenak

Torino FC - Athletic Club

Torino FC
Torino FC
22
Athletic Club
Athletic Club
  • 17'42' Maxi López
  • Williams 9'
  • Gurpegi 73'

KokapenaOlímpico , Turín

Emaitza ona etxean erabakitzen saiatzeko

Torino FC-ek 2 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 2-2 berdindu du Turineko Estadio Olinpikoan Torino…

undefined

Torino FC-ek 2 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 2-2 berdindu du Turineko Estadio Olinpikoan Torino FC-ren aurka eta kanporaketa zabalik dago hurrengo ostegunean San Mamesen jokatuko den neurketa interesgarrirako.

Maxi Lopezek egin ditu etxekoen gol biak eta Iñaki Williamsek eta Gurpegik gure taldearenak, gogorra eta lehiatua izan den partidan. Williamsek bere estreinako gola egin du Athleticeko kamisetarekin partida hasi eta berehala, baina atzetik sartuta egon den Torinok arriskutsua oso izan da kontraerasoan eta atsedenaldia baino lehenago aurretik ipini da Lopezen bitartez.

Bigarren zatian gure taldeak etxekoen sistema berbera erabili du eta partida orekatzeaz gain, estrategian saria eskuratu du Gurpegiren burukada batekin. Hortik amaiera arte Gurpegik berak baloia langara bidali du eta Beñatek, faltaz, goletik gertu ibili da.

Arestian esan dugun legez, dena irekita dago eta San Mamesek, beste behin erabakiko du, espero dezagun gaur Turinen bizi dugun giro beroarekin.

Halaz ere, igandean bertan Ligako arerio gogorra ere datorkigu Rayo Vallecanoren bisitaldiarekin, Ligan lasaitasuna ezinbestekoa baita gainerako erronkei ekiteko. Beraz, soilik igandekoa pasa ondoren, tartea izango dugu burua Europan ipintzeko.