RC Celta - Athletic Club
Final zortzirenak
Kopa

RC Celta - Athletic Club

RC Celta
RC Celta
24
Athletic Club
Athletic Club
  • 11' Álex López
  • 54' Charles
  • San José 5'
  • Aduriz 16'
  • Susaeta 61'
  • Aduriz (p.) 87'

KokapenaBalaídos , Vigo

Garaipen argia Kopa bideratzeko

Real Club Celtak 2 Athletic Clubek 4 Athletic Clubek 2-4 irabazi dio Vigoko Real Club…

Athletic Club

Real Club Celtak 2 Athletic Clubek 4

Athletic Clubek 2-4 irabazi dio Vigoko Real Club Celta taldeari Balaidosen eta lehendabiziko urratsa eman du Kopako final laurdenetara pasatzeko. Bigarrena emateko ezinbestekoa izango da San Mamesen ere tinko segitzea.

San Josek, Adurizek (2) eta Susaetak egin dituzte gure taldearen golak eta Alex Lopezek eta Charlesek etxekoenak.

Partida irekia izan da eta, gainera, estrategiako jokaldiek berebiziko garrantzia izan dute. Athleticen lehen kolpeari, San Joseren golari hain zuzen, Alex Lopezek berehala erantzun dio, baina estrategian bigarrena ere heldu da, Adurizek Etxeitaren lagapena ederto aprobetxatuz. Guzti hori partidaren lehen ordu laurdenean.

Bigarren zatiaren hasieran, zorigaiztoko jokaldian, Charlesek berdindu badu ere, Susaetak hirugarrena egin du eta Adurizek laugarrena penaltiz. Esan gabe doa emaitza oso ona dela, baina lana biribildu behar da San Mamesen hurrengo asteazkenean.
Bitartean garrantzi handiko lehia dugu igandean San Mamesen, 17:00etan, Elx CF taldearen aurka, Ligako ibilbidea ahal den neurrian lehenbailehen hobetzeko.