Athletic Clubek 1 FC Bartzelonak 2 Athletic Clubek 1-2 galdu du FC Bartzelonaren aurka. Aduriz…
Athletic Clubek 1 FC Bartzelonak 2
Athletic Clubek 1-2 galdu du FC Bartzelonaren aurka. Aduriz golegilea izan da, baina aurretik Munirrek eta Neymarrek egin dituzte bisitarien golak, biak lehen zatian.
Gure taldearen hasiera ona izan da, baina Bartzelonaren lehen erasoan gola heldu da eta garesti ordaindu dugu, ia berehala bigarrena errazegi egin baitute kataluniarrek.
Athleticek ez du etsi eta bigarren zatian goian presionatzen segitu du. Azken txanpan sari txikia heldu da, baina kanporaketa aldapaz gora dago.
Hurrengo erronka San Mamesen izango da, igande honetan SD Eibarren aurka. Bigarren itzuliko lehen puntuen bila.