SD Eibarrek 2 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 2-0 galdu su Ipuruan Eibar K.E.ren aurka….
SD Eibarrek 2 Athletic Clubek 0
Athletic Clubek 2-0 galdu su Ipuruan Eibar K.E.ren aurka. Etxekoen golak Saul Berjonek, penaltiz lehen zatian, eta Adrianek, buruz bigarrenean, egin dituzte.
Berdintasuna zen nagusi norgehiagokan Laporteren penaltia heldu den arte. Hortik aurrera zurigorriek ekimena eraman dute baina erreakzionatzeko gaitasunik erakutsi gabe, are gehiago bigarren gola hartu denetik.
Abuztua amaitu da, Superkopa eta europar sailkapenarekin, baina gabezia Ligan agertzen zaigu. Hori konpondu guran Getafe izango da hurrengo aurkaria, San Mamesen, baina tartean merezitako atsedena primeran etorriko zaigu.