Villarreal CF - Athletic Club
Jardunaldia 4
Liga

Villarreal CF - Athletic Club

Villarreal CF
Villarreal CF
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 42' Bruno (p.)
  • 67' Mario
  • 80' Baptistao
  • Aduriz 92'

data

KokapenaEl Madrigal , Vila-real

18.165 pertsona

Ezin gehitu etxetik at

Vila-real CFek 3 Athletic Clubek 1 Athletic Club 3-1 galdu du Vila-real taldearen aurka El…

Athletic Club

Vila-real CFek 3 Athletic Clubek 1

Athletic Club 3-1 galdu du Vila-real taldearen aurka El Madrigal futbol zelaian. Brunok, penaltiz, Mariok eta Leo Baptistaok egin dituzte etxekoen golak. Adurizek, buruz, luzapenean, gure gol bakarra lortu du.

Lehen zatia parekatua izan da, ia aukerarik gabekoa, baina atsedenaldira iristeko hiru minutu falta zirela zalantzazko penalti adierazi dute eta, golaren ostean, bigarren zatia guztiz ezberdina izan da, etxekoek espazio gehiago izan baitu.
Gainera Mariok areaz kanpotik lortu duen gol izugarriaren ostean partida bukatutzat eman zitekeen.

Beraz, hiru puntu lau jardunaldietan eta etenik gabeko egutegia, asteazkenean golik jaso ez duen Real Madril baitator bisitari San Mamesera. Denboraldiz denboraldi daukagun norgehiagokarik estimatuenen artean.