Málaga CF - Athletic Club
33. jardunaldia
Liga

Málaga CF - Athletic Club

Málaga CF
Málaga CF
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Raúl García 52'

KokapenaLa Rosaleda , Málaga

Nekaezinak

Malaga CF-k 0 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Malaga CF taldeari La…

undefined

Malaga CF-k 0 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Malaga CF taldeari La Rosaledan. Raul Garciak egin du gure taldearen gola.

Osteguneko partidatik soilik 60 ordu pasa ostean, atzetik gertuen zegoen taldearen zelaian agertu dira zuri-gorriak europar pasaportearen azken zigiluetako bat ipintzearren. Nekaezinak baldintza txarren aurkako enegarren borrokaldirako prest eta aurrera atera dute.

Partida zabala izan da eta etxekoek aukera gehiago izan dute, baina gure taldeak elkartasun eskola eskaini du beste behin ere. Atsedenaldian golik ez eta bigarren zatiari ekin bezain laster, eguzkiak jada ederto jotzen zuela, Raul Garciak (50. gola Ligan) buruz baloia sareetara bidali du Iturrasperen korner jaurtiketa errematatuz.

Oxigenoa buruan eta hanketan eta oxigenoa sailkapenean, hortik amaiera arte lan eskerga egin eta gero, Athleticek jardunaldia bosgarren tokian amaitu baitu.

Ligako bost jardunaldi falta dira, hamabost puntu jokoan, eta zortzigarren postuan daudenekiko 13 puntu abantaila, beraz talde honek jo eta ke segituko du falta diren europar zigiluak lortu arte, eta hurrengo erronka, nekearekin bakarrik zerikusirik ez duena, asteazkenean San Mamesen izango da Atletico Madrilen aurka.

Etxera berriro etxetik kanpo ezinezkorik ez dagoela erakutsi eta gero.