Athletic Club - RC Celta
Jardunaldia 36
Liga

Athletic Club - RC Celta

Athletic Club
Athletic Club
21
RC Celta
RC Celta
  • 38' Aduriz (p.)
  • 72' Raúl García
  • Orellana 13'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Txanda aprobetxatu eta bosgarren tokira

Athletic Clubek 2 RC Celtak 1 Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Real Club Celta taldeari…

Athletic Club

Athletic Clubek 2 RC Celtak 1

Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Real Club Celta taldeari San Mamesen. Adurizek, penaltiz, eta Raul Garciak egin dituzte gure taldearen golak. Orellanak aurreratu du bere taldea.

Balio handiko hiru puntuak bosgarren tokia berreskuratzeko arerio zuzenaren aurka eta gol aldea ere alde ipiniz. Liga amaitzeko jardunaldi bi falta dira eta Athletic bosgarren da zailtasun handiko partida gaindituz gero.

Zurigorriek euren txanda aprobetxatu dute. Partidako bigarrena izan da, hasieran galiziarrak nagusi izan baitira eta ordu laurdena baino lehenago Orellanak lehen gola egin du. Minutuak aurrera joan ahala panorama ez zen aldatzen, baina lehia guztiak luzeak dira oso eta une batetik bestera alda daitezke.

Eta horrela gertatu da. Cabralek penaltia egin dio baloi luze baten Adurizi eta banako berdinketa heldu da. Hortik minutu batera Cabrali txartel gorria atera dio epaileak bere aurrean Aduriz, lurrean zela, oinarekin jo duelako.

Partida berri bat eta, pazientziarekin, bigarrena heldu da, Raul Garciak lurretik Williamsen erdiraketa bati etekina atereaz.

Jardunaldi bi Liga amaitzeko, bosgarren tokia buruan eta zazpigarrena jada sei puntura. Las Palmasen igandean beste hitzordu garrantzitsu bat zain daukagu. Hori ere hil edo bizikoa.