Real Betis VS Athletic Club 2016-12-11 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
15. Jardunaldia

Real Betis1 : 0Athletic Club

Rubén Castro19'
Bertaratzea34.481
Laburpen bideoa
Estadioa
Benito Villamarín
Herria
Sevilla
Data
11/12/2016
Ordua
20:45
Data eta ordua
2016-12-11 - 20:45

Punturik gabeko baloi jabetza

Real Betisek 1 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 1-0 galdu du Real Betis Balompieren aurka…

2016ko abe. 11a

Real Betisek 1 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 1-0 galdu du Real Betis Balompieren aurka Benito Villamarin futbol zelaian. Ruben Castrok egin du partidako gol bakarra.

Gure taldeak partidaren ekimen ia osoa eduki duen arren ezin izan du punturik urratu Sevillan. Lehen unetik argi eta garbi ikusi da zein izango zen norgehiagokaren dinamika: etxekoak kontraerasoaren zain eta baloia Athletic Clubentzat.

Zoritxarrez joera zorroztu da Ruben Castrok kontraerasoan bat eta zerokoa ezarri duenetik. Bigarren zatian are nabarmenagoa izan da zuri-gorrien nagusitasuna, baina taldeari argitasuna falta zaio azken paseetan areara hurbildu den bakoitzean.

Porrotaren ostean zazpigarren postuan segitzen du taldeak Celta San Mamesen hartu baino lehen. Partida horretan ezin izango du Laportek jokatu, bosgarren txartel horia ikusi du eta.

Aste “garbia” izango da, partidarik gabekoa eta horretan europar arerioa ezagutzeko parada izango dugu.