Real Madrid - Athletic Club
Jardunaldia 9
Liga

Real Madrid - Athletic Club

Real Madrid
Real Madrid
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 7' Benzema
  • 83' Morata
  • Sabin Merino 27'

KokapenaSantiago Bernabéu , Madrid

72.910 pertsona

Irudi oso ona, baina azken uneotan esku hutsik

Real Madrilek 2 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 2-1 galdu du Real Madrilen aurka Santiago…

undefined

Real Madrilek 2 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 2-1 galdu du Real Madrilen aurka Santiago Bernabeu futbol zelaian. Sabin Merinok egin du gure taldearen gola eta Benzemak eta Moratak madrildarrenak.

Gure taldeak oso partida ona egin du, baina ez du behar bezala gauzatu izan dituen aukerak une erabakigarrietan eta hori Real Madril bezalako talde baten aurka ordaindu egiten da. Dena den, Athleticek kirol zailtasunei eta nekeari hasieratik aurre egin die uneoro, lehen minutuak neurketaren metafora izan badira ere: aukera ona guretzat Navasek urruntzen duena eta ia segituan bat eta zerokoa, goizegi azken denboraldietan bezala.

Taldeak ez du amorerik eman eta unerik konplikatuenak gainditu eta gero, arriskua sortzeari ekin dio eta baita, Sabin Merinoren bitartez, lehia berdintzeari ere. Golak talde hau zer den erakutsi du: talde on bat, baturik, edozein balentria egiteko prest dagoena eta Made in Lezama. Lekue, Eraso eta Sabinek fabrikatu dute banakoa, baina hasierako hamaikakoan harrobian egindako bederatzi jokalari zeuden, hamar zirela partida amaieran. Bajak eta gainerako sasi guztien gainetik.

Bigarren zatian talde biek abaguneak izan dituzte markagailua alde ipintzeko, baina Williamsenak beharbada argienak izan dira. Ez du asmatu banakoarekin ezta Morataren golaren ostean 2-1 galtzen gindoazenean, eta Athleticek ezin izan du punturik urratu, merezi duen arren.

Eta orain aste bat “lasaiagoa” Club Atletico Osasuna denboraldiko bigarren euskal derbyan San Mamesen hartu baino lehen. Partida zaila oso, baina Santiago Bernabeun erakutsitako DNArekin hiru puntuak eskuratzen saiatzea are errazagoa izango da.