Athletic Club VS CA Osasuna 2016-10-30 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
10. Jardunaldia

Athletic Club1 : 1CA Osasuna

Raúl García28'
Oriol Riera23'
Bertaratzea43.696
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
30/10/2016
Ordua
16:15
Data eta ordua
2016-10-30 - 16:15

Berdinketa, aukera gehiago izan arren

Athletic Clubek 1 CA Osasunak 1 Athletic Clubek bana berdindu du Osasunaren aurka San Mamesen….

2016ko urr. 30a

Athletic Clubek 1 CA Osasunak 1

Athletic Clubek bana berdindu du Osasunaren aurka San Mamesen. Raul Garciak egin du gure taldearen gola eta Oriol Rierak Osasunarena.
Espero zen bezala denboraldiko bigarren euskal derbya borrokatua izan da oso. Hasieran nafarrak hobeto moldatu dira, baina aurretik ipini eta gero zuri-gorriena izan da partidaren ekimena.

Bisitariak estrategian aurreratu dira eta atsedenaldia baino lehen Raul Garciak ezarri du banakoa. Bigarren zatian ia aukera guztiak Athleticek egin ditu, baina gola heldu ez denez puntu batekin konformatu behar.

Eta ostegunean beste erronka zaila datorkigu, kasu honetan UEL-n KRC Genk taldearen aurka, hil edo bizikoa, multzoko azken postuan gaude eta.