RCD Espanyol - Athletic Club
11. jardunaldia
Liga

RCD Espanyol - Athletic Club

RCD Espanyol
RCD Espanyol
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaRCDE Stadium , Cornellà-El Prat

21.904 pertsona

Berdinketa etxetik at azaroko geldiunea baino lehen

RCD Espanyolek 0 Athletic Clubek 0Athletic Clubek husna berdindu du RCD Espanyolen aurka Cornella El…

undefined

RCD Espanyolek 0 Athletic Clubek 0


Athletic Clubek husna berdindu du RCD Espanyolen aurka Cornella El Prat futbol zelaian. Puntu bat gehiago, kasu honetan lehen berdinketa etxetik at, azaroko geldiunea baino lehen. Gauzak horrela, 17 punturekin ekingo diogu Liga azaroaren 20ean Vila-realen aurka San Mamesen.

Lehen zatian etxekoak izan dira nagusi, batez ere tarte zehatz batzuetan, baina bigarrenean neurketa orekatu da, batez ere gure taldeak presioa gorago egin duelako. Dena den, aukerarik gabeko lehian, abagunerik garbiena azken uneotan heldu da, baina Kepak Gerard Morenoren burukada harrapatu du.

Alde positiboan Vesgak bere lehen partida osoa bete du Lehen Mailan eta Eneko Boveda berdeguneetara itzuli da. Arlo negatiboan Etxeitak eta Balenziagak jasotako kolpeak aipa daitezke.