UD Las Palmas - Athletic Club
Jardunaldia 13
Liga

UD Las Palmas - Athletic Club

UD Las Palmas
UD Las Palmas
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 40' Boateng
  • 50' Momo
  • 90' Jonathan Viera
  • Raúl García (p.) 79'

KokapenaGran Canaria , Las Palmas

20.717 pertsona

Porrota Kanarietan

UD Las Palmasek 3 Athletic Clubek 1Athletic Clubek 3-1 galdu du UD Las Palmasen aurka…

undefined

UD Las Palmasek 3 Athletic Clubek 1


Athletic Clubek 3-1 galdu du UD Las Palmasen aurka Gran Canariako Estadioan. Raul Garciak, penaltiz, egin du gure taldearen gola eta Boatengek, Momok eta Vierak etxekoenak.

Lehen zatia orekatua izan da. Hasieran kontrola zuri-gorriena izan bada ere, minutuak aurrera joan ahala kanariarrek baloi jabetza eskuratu dute. Aukera gutxiko lehian Boatengek berea aprobetxatu du.

Bigarren zatiko lehen minutu onak ez dira nahikorik izan eta kontraeraso batean Momok bigarrena egin du. Hortik aurrera etxekoak erraz nagusitu dira.

Bitxia bada ere, Adurizek txartel gorria ikusi duenetik, hau da bat gutxiagorekin, taldea berpiztu da, gola egin du eta berdintzeko aukera aparta izan du, baina Las Palmasek azken minutuetako hutsuneak aprobetxatu ditu partida erabakita uzteko.

Gorago begiratzeko galdu den aukeraz gain, iganderako Aduriz eta Raul Garcia ez dira egongo SD Eibarren aurka jokatzeko. Tartean Kopako debuta zain daukagu ostegunean Santanderren.