Athletic Club - RC Deportivo
Jardunaldia 22
Liga

Athletic Club - RC Deportivo

Athletic Club
Athletic Club
21
RC Deportivo
RC Deportivo
  • 71' Muniain
  • 89' Aduriz

KokapenaSan Mamés , Bilbo

41.469 pertsona

Berriro aldapaz gora eta amaiera zoriontsua

Athletic Clubek 2 RC Deportivok 1 Athletic Clubek 2-1 irabazi dio A Coruñako Deportivo taldeari…

undefined

Athletic Clubek 2 RC Deportivok 1

Athletic Clubek 2-1 irabazi dio A Coruñako Deportivo taldeari San Mamesen. Muniainek eta Adurizek egin dituzte gure taldearen golak eta Emre Colak-ek bisitariena.

Berriro aldapaz gora eta berriro amaiera zoriontsua San Mamesen gotorlekuaren legendari eusteko, baina zaila da oso lan eskerga egin beharra ohikotzat hartzea, zaila eta arriskutsua jakina.

Gaurko honetan partida orekatua suertatu da lehen zatian eta Deportivok, izugarrizko gola egiteaz gain, sailkapenak adierazten duen baino talde hobeagoa dela erakutsi du. Halaz ere, zaila da oso gure taldearen konfiantza eta partidei ezartzen dion erritmoa gainditzea eta, gutxi gorabehera, halaxe gertatu zaio Deportivori, bigarren zatia luze samar egin baitzaio. Lehen Muniainek Tytonen aldaratzea errematatuz eta ia amaieran Adurizek, jokoz kanpo ez zela, Susaetaren pasea eskuinez sareetara bidaliz aldi berean bere urtebetetzea ospatuz.

Hiru puntuak garrantzitsuak dira oso europar postuen lehian segitzeko eta, ia pausarik gabe, ostegunean UEL bueltan egongo da San Mamesen, Txipreko Apoel-en bisitarekin. Hil edo biziko lehiak heldu dira dagoeneko.

Bestalde, Valverdek Ligako 212. partida bete du gaurkoan, hau, geure historian erregulartasun txapelketan partida gehien zuzendu duen entrenatzailea izanik, Javier Clementeren 211ak gaindituz. Zifra, izen eta uzta oparoak dira bienak. Gainera, UEL-ren partidaren ostean, biek 289 partida izango dituzte euren altzo zuri-gorrian.