Villarreal CF - Athletic Club
Jardunaldia 31
Liga

Villarreal CF - Athletic Club

Villarreal CF
Villarreal CF
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 17' Víctor Ruiz
  • 47' Bakambu
  • 58' Adrián
  • Laporte 20'

KokapenaEstadio de la Cerámica , Vila-real

17.948 pertsona

Etxekoen eraginkortasunak erabaki du lehia

Vila-real CF-ek 3 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 3-1 galdu du Vila-real CF taldearen aurka…

undefined

Vila-real CF-ek 3 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 3-1 galdu du Vila-real CF taldearen aurka Estadio de la Ceramican. Aymeric Laportek egin du gure gola eta Victor Ruizek, Bakambuk eta Adrianek etxekoenak.

Bosgarren postua eskuratzeko borrokan galtzaile atera da gure taldea, Vila-realek eraginkortasun handiagoa izan eta erakutsi duelako. Lehen zatian indarrak parekaturik egon dira eta Laportek berehala erantzun dio beste atzelari baten golari.

Banakoarekin heldu da atsedenaldira, baina zertxobait lehenago langan jo du Adurizen burukada. Txanponaren beste aldea bigarren zatia hasi bezain laster heldu da: aldeko falta bat kontraerasoa bihurtu da Bakambuk bigarrena egin zezan.

Kolpetik ia sendatu gabe hirugarren gola heldu da. Kasu honetan eraginkortasunari zerbait gehiago gehitu zaio, inolako faltarik ez zegoenean falta bihurtu baita eta, nahikoa ez balitz, aurrekoa atera osteko jokaldian seinalatu gabeko falta batu zaio hiru eta batekoa ahalbidetzeko.

Halaz ere, taldeak ez du amorerik eman. Partida amaitu arte ekimena eraman du eta aukerak egin ditu langarekin eta atezainarekin topo egin duen arte. Neurketa amaitzeko ordu laurden bat falta zela, Ruizek txartel gorria ikusi du, baina ia da ez jokatu eta Vila-realek ederto defendatu du bere abantaila.

Zazpi jardunaldi Liga amaitzeko eta, espero bezala, europar postua eskuratzeko borroka latza izango da oso. Hurrengo geltokia etxean izango da, barikuan Las Palmasen aurka San Mamesen, hurrengo aukera gora begira berriro ipintzeko.