SD Eibar - Athletic Club
Jardunaldia 33
Liga

SD Eibar - Athletic Club

SD Eibar
SD Eibar
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Raúl García 93'

KokapenaIpurua , Eibar

6.543 pertsona

Europaranzko beste urrats bat, azken unean bada ere

SD Eibarrek 0 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 0-1 irabazi dio SD Eibar taldeari Ipuruan….

Athletic Club

SD Eibarrek 0 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio SD Eibar taldeari Ipuruan. Raul Garciak egin du derbyaren gol bakarra lehiaren luzapenean, Ramisen aldaratzea eskuin boleaz sareetara bidaliz.

Norgehiagoka lehiatua izan da oso. Talde biek zirrikitu gutxiko partida planteatu dute eta lehen zatiak ez digu aukera garbirik utzi. Hori bai, Athleticek zailtasunak zituen etxekoen joko zuzena gainditzeko.

Bigarren zatiaren hasierarekin Eibarren abagunerik garbiena heldu da, partidako ia bakarra. Neurketaren argazkia berbera zen, baina Escalanteri erakutsi dioten merezitako txartel gorriak dena aldatu du. Etxekoek atzerago eta Athleticek aurrerago jo dute, logikak agintzen zuenez.

Raul Garciak, boleaz ezkerrez zutoinera, eta Muniainek, Yoelen irteera ezin gaindituz, ukan dituzte aukerarik argienak. Bigarren itzuliko lehen berdinketa zetorkigun, baina azken minutuan Beñatek falta jaurti du Yoelek langa azpitik atera du baloia eta zuri-gorri askok gola zela eskatzen zuten bitartean, Ramisek atetik baloia urruntzen saiatu da, baina Raulen bolea geldiezina suertatu da. Beste derby bat zakura.

Hiru puntu, 56 guztira, egun seigarren postua betetzeko sailkapenean, eta bigarren itzuliko bederatzigarren garaipena, hauetatik hiru etxetik at, guztiak derbyetan. Halaber, Susaetak Julen Guerreroren marka gainditu duen eguna ere izan da, bere burua klubaren historian gehien jokatu duten jokalarien zerrendan bederatzigarren tokian kokatzeko.

Liga amaitzeko bost jardunaldiren faltan, Athleticek buru-belarri segitzen du europar borrokan. Bost final, lehena ostegun honetan bertan 21:30ean San Mamesen, Real Betis Balompieren aurka. Aukera aparta bigarren itzuliko hamargarren garaipena erdiesteko.