US Sassuolo - Athletic Club
Jardunaldia 1

US Sassuolo - Athletic Club

US Sassuolo
US Sassuolo
30
Athletic Club
Athletic Club
  • 59' Lirola
  • 75' Defrel
  • 82' Politano

KokapenaMapei Stadium , Reggio Emilia

Hasiera kaxkarra Europan

US Sassuolok 3 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 3-0 galdu du US Sassuoloren aurka Reggio…

undefined

US Sassuolok 3 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 3-0 galdu du US Sassuoloren aurka Reggio Emiliako Mapei Stadiumean. Golegileak Lirola, Defrel eta Politano izan dira, guztiak bigarren zatian.

Hasiera kaxkarra gure taldearena aurtengo denboraldiko UEL-n, zalantzarik gabe. Zuri-gorriek partidaren ekimena eraman dute, baina inolako sakontasunik gabe eta etxekoek golak ipini dituzte, sortu dituzten ia aukera guztiak gauzatu baitituzte, bisitarien gabeziak ondo baino hobeto aprobetxatuz.

Lehia honetan azpimarratzekoa da, zerbait positibo aipatzearren, Yeray Alvarezen debuta egin duela Athletic Clubeko elastikoarekin lehia ofizialean eta, halaber, Markel Susaetak bere 56. Europar lehiaketa jokatu duela, Joxe Anjel Iribarren marka gaindituz.

Eta gaurko porrota ahazten saiatzeko, ia atsedenik gabe, Ligako hiru partida aste bakar batean datozkigu, lehendabizikoa igandean Valentzia CF taldearen aurka San Mamesen.