Athletic Club - KRC Genk
Jardunaldia 4

Athletic Club - KRC Genk

Athletic Club
Athletic Club
53
KRC Genk
KRC Genk
  • 8'74' Aduriz
  • 24'44'94' Aduriz (p.)
  • Bailey 28'
  • Ndidi 51'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Adurizen gol festa Europan bizirik segitzeko

Athletic Clubek 5 KRC Genkek 3 Athletic Clubek 5-3 irabazi dio KRC Genk taldeari San…

undefined

Athletic Clubek 5 KRC Genkek 3

Athletic Clubek 5-3 irabazi dio KRC Genk taldeari San Mamesen. Aritz Adurizek gure taldearen bost golak egin ditu, hiru penaltiz, UEL-ren partida batean inoiz egin den marka lortuz. Aldi berean dagoeneko klubeko europar golegilerik onena da eta lehen hamar golegileen zerrendan ere sartu da errekor askoko gauean.

Dena den, are garrantzi gehiago duena, bost golak funtsezkoak izan dira taldearen aukerak Europan bizirik mantentzeko. Oraindik jardunaldi bi falta dira eta Sassuoloren aurkako lehia San Mamesen lehen bi postuetan finkatzen saiatzeko aukera aparta da.

Aurrean Genk taldea izan dugu. Flandriarrek ez dute inoiz amorerik eman eta markagailuan atzetik ibili arren partidan sartu dira behin eta berriz Bailey, Ndidi eta Susicen bitartez.

Halaz ere, zuri-gorriek merituak egin dituzte abantaila handitzeko, batez ere bigarren zatian, baina azken segundoetara itxoin behar izan dugu erabateko lasaitasuna erdiesteko.